Pioneer anomalia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pioneerren akatsa» orritik birbideratua)
Pioneer 10

Pioneer anomalia edo Pioneer efektua, eguzki-sistemaren kanpoaldea bisitatzen duten espazio zunda ezberdinen esperotako ibilbidean ikusitako desbideraketa da, nagusiki Pioneer 10 eta Pioneer 11n. Gaur egun, 2009 oraindik ez dago gertaera honentzako guztiek onartutako azalpenik.

Azaldu ezinezko desbideraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zunda hauek euren bateriak agortu zituztenean, eta, honela, horiekin kontaktua galdu zenean, NASAko zientzialariek, jada ikusi zuten euren orbitan jasandako desbideraketa.

Desbideraketa hau, azelerazio negatibo batek eragiten zuen (eguzkiranzko azelerazioa edo desazelerazioa) edo urdinerako korrimendu oso ahul batek, segundo karratuko nanometro batekoa [(8.74 ± 1.33) × 10−10 m/s2], baina, hala ere, jatorri ezezagunekoa.

Balizko arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desazelerazio hau, honako fenomenoek eragindakoa izan daitekeela iradoki da:

Baina guzti honek ez du askorik laguntzen, materia ilunari buruz eta egitura finaren alfa konstanteari buruz eta gainontzeko arrazoiei buruz ez baita ezer ezagutzen.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASA, gure eguzki sistemaren kanpoko ertzean eguzki grabitateak dituen eraginak aztertzeko zunda bat prestatzen ari da. Gure eguzki sistemako tokirik urrunenak aztertzera joango litzatekeen edozein zundari erantsiko litzatekeen modulu batetaz osatuta legoke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]