Pioneer 11

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pioneer 11, Lurretik milaka milioika kilometrora erakusten duen marrazkia

Pioneer 11, NASAren espazio esplorazioaren programako lehen zundetako bat izan zen. Cañaveral Lurmuturretik jaurtia izan zen, 1973ko apirilak 5ean. Asteroide gerrikoa arrakastaz igaro ondoren 1974ko apirilak 19an, bere abiadura, bere ibilbidea Jupiterretik gertu kokatzeko zehaztu zen. Jupiterretik igaro zenean, Orban Gorri Handiaren irudiak hartu zituen, polo guneetako lehen behaketak egin zituen eta Kalistoren masa zehaztu zuen.

1979ko irailak 1ean, Saturnora iritsi zen, planetaren hurbileko lehen argazkiak hartuz, non, bi ilargi berri eta eraztun gehigarriak aurkitu zituen. Saturno atzean utzi ondoren, Eguzki-sistematik kanporako bere ibilbidea jarraitu zuen, eguzki haizearen partikula energetikoak aztertuz.

Pioneer zundek, euren energia, isotopo erradiaktibozko iturri batetik (RTG) lortzen zuten. Sortzaile elektriko hauen eraginkortasun galtzeak, bere misioaren amaiera adierazi zuen 1995eko amaieran.

Pioneer 11ko plaka

Pioneer 10arekin eta Voyager zundekin beranduago, egin zen bezala, zundak, bere egiturari buruzko plaka bat zuen, balizko estralurtar kultura bati, zundaren jatorria azalduko liokeen mezu batekin. Plakan, gizon baten irudia, emakume batena, hidrogeno atomoaren trantsizioak eta Eguzkiak eta Lurrak, galaxian duten kokapena, hau, batzuetan, Voyager 1 eta 2 zundei ematen zaielarik, mundu guztia nahas dezakeena, Voyager zundek beste plaka batzuk baitituzte, Voyager zundetako urrezko diska izenekoa. Plaka, Carl Sagan eta Frank Drakek diseinatu zuten, Linda Salzman Saganek marraztu zuen bitartean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pioneer 11 Aldatu lotura Wikidatan