Piranshahr (persieraz: پیرانشهر; kurdueraz: پیرانشار, Pîranşar; azerbaijaneraz: پیرانشهر&) Irango hiria, izen bereko xarestan edo barrutiko hiriburua. Irakeko mugaren ondoan dago, Irango ipar-mendebaldean. Populazioa gehienbat kurdua da. Granito-barietate asko (koloreak eta testurak) ekoizten dira hirian.
Urmia aintziraren mendebaldera dago, 1.449 m-ko altitudean, Siyah Kuh eta Sipan mendien artean. 2006. urtean 57.692 biztanle zeuden hiriburuan, eta barruti osoan 138.864; 2017an, 70.782 biztanle zituen.