Pistoiako katedrala
| Pistoiako katedrala | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Probintzia | Pistoiako probintzia |
| Italiako udalerri | Pistoia |
| Koordenatuak | 43°56′00″N 10°55′04″E / 43.933219°N 10.9179°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | X. mendea |
| Izenaren jatorria | Zeno of Verona (en) |
| Erlijioa | katolizismoa |
| Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Pistoia (en) |
| Izena | Zeno of Verona (en) |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura erromanikoa |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Piazza del Duomo |
| Telefonoa | tel:+39-0573-25095 |
Pistoiako katedral edo Duomoa ( italieraz: Duomo di Pistoia edo Cattedrale di San Zeno ) Italiako erdialdeko Pistoiako (Toscana) duomo edo eliza nagusia da, hiriaren erdialdeko Duomo plazan kokatua. Pistoiako apezpikuaren egoitza da eta Veronako San Zenoni eskainia dago.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziurrenik X. mendean eraikia, estilo erromanikoko fatxada du, Pistoiako beste eliza batzuetan inspiratuta (San Bartolomeo eta San Jacopo). Barnealdeak nabe bat eta alboko bi korridore ditu, presbiterio eta kriptarekin. 1952-1999 zaharberritze batek eliza jatorrizko egitura batzuetara itzuli zuen[1].
Kanpandorre handi bat du ondoan.
Barrualdean gordetzen dituen artelan piezen artean, Done Jakueren omenezko zilarrezko aldare ikusgarri bat dago. Done Jakueren erlikia batzuk gordetzeko egin zen[1].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fatxada erromanikoa.
- Fatxadako detailea.
- Atariko apaindura zeramikoa, Andrea della Robbiarena.
- Barrualdea.
- Done Jakueren zilarrezko aldarea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) «Saint Zeno Cathedral and Silver Altar» Medieval Italy (kontsulta data: 2020-09-17).
