Done Jakue

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Done Jakue Nagusia
Done Jakue Nagusia
Done Jakue Nagusia, Guido Reniren margoa
Datu pertsonalak
Izen osoa Donejakue, Zebedeoren Semea
Jaio K. a. 5. urtea
Betsaida (Galilea)
Hil 44. urtea
Jerusalem (Judea)

Done Jakue, San Jakue edo Jaun Done Jakue[1] (arameraz Yaʕqov; antzinako grezieraz Ιάκωβος; Betsaida, Galilea, K. a. I. mendea - Judea, K. o. 44) Jesus Nazaretekoaren hamabi apostoluetako bat izan zen. Done Jakue Nagusia ere deitzen zaio, edo, Itun Berrian, adibidez, Done Jakue, Zebedeoren semea, izen bereko Done Jakue Gaztearengandik bereiztearren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebedeoren eta Salomeren seme zen, eta Joan Apostoluaren anaia. Jesus Nazaretekoaren hurbileko taldean ibili zen beti, haren lehen jarraitzaileetako bat izan baitzen. Herodes Agripa I.a Judeako erregeak hilarazi zuen K. o. 44. urtean (Apostoluen Eginak, XII, 2).

Hispaniako tradizio baten arabera, Galiziako Compostelara eraman zuten Jakueren hilotza; Erdi Aroan, musulmanen aurkako gudulari nagusi bihurtu zuten gaur egungo Espainian, eta Europa guztira zabaldu zen haren ospea XI. mendetik aurrera. Euskal Herrian ere kristau santu ohoratuenetako bat izan da. Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizatalderen santu zaindaria da: Bilbo, Benidorm, Guayaquil, Santa Cruz Tenerifekoa, Galizia, Espainia, albaitariak, Done Jakueren ordena eta abar.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Done Jakue Aldatu lotura Wikidatan