Pitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Likurgo Pitiart aztertuz (1835/1845), Eugène Delacroix

Antzinako Greziako erlijioan Pitia (antzinako grezieraz: Πυθία) edo Pitonisa, Delfosoko Apoloaren tenpluan zegoen orakulua izan zen.[1] Izena tenpluaren azpian bizi zen Piton sugetzarretik zetorkion.

Jakina dena, pertsonaia honen aukeraketa, inongo klase ezberdintasunik gabe egiten zela da. Hautagaiari, bere bizitza eta ohiturak ezin hobeak edo akatsgabeak izatea baino ez zitzaion eskatzen. Izendapena, bizi osorakoa zen, eta betirako santutegian bizitzeko konpromisoa hartzen zuen. Orakuluaren garai oparoetako mendeetan, hiru pitonisa izendatu behar izan ziren garai horretan egiten ziren kontaezinezko kontsultak aise erantzuteko. Baina, gainbehera garaian, bakar bat baino ez zen egon, nahikoa, behar ziren orakulu urri eta tartekatuentzat.

Kontsulta egiten zutenek, berarekin izaten zuten elkarrizketa bat orakulua baino egun batzuk lehenago. Gertaera hau, ondo dokumentatua dago Antzinateko egileek ematen dituzten berrietan. Orakulua hilean behin ospatzen zen, zazpian, Apoloren jaiotza eguntzat hartzen zena. Kontsulta egiten zuten pertsonak mota guztietakoak ziren, errege handietatik, jende xume eta txiroa arte. Lehenik, sakrifizio bat eskaintzen zen tenpluaren aurrean zegoen aldarean. Jarraian, zegozkien tasak ordaintzen ziren, eta, azkenik, kontsulta egiten zuen pertsona Pitiaren aurrean aurkezten zen eta bere kontsulta hitz eginez egiten zuen, uste denez.

Oso gutxi ezagutzen da orakuluak jarraitzen zen errituari buruz. Pitia aditon izeneko toki batean zegoen tripode baten gainean esertzen zen, Apolo Pitioren tenpluaren hondoan. Αδυτων hitzak, santutegiaren hondoa esan nahi du eta το αδυτων hitzek berriz, sarrera debekatutako toki sakratua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bouché-Leclercq, Auguste (1879–1882) Histoire de la divination dans l'Antiquité I-IV Paris .


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.