Tripode

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tripode baten burua

Tripodea hiru zatitako tresna bat da bere gainaldean kamera baten egonkortzea ahalbidetzen duena. Argazki bat hartzerakoan eskuak egiten duen mugimendua eragozteko erabiltzen da. Argazki panoramikoak egiteko ere erabiltzen da, eta kalitate hobeko irudi edo argazkiak hartzeko kamera geldi izatea beharrezkoa den tokietan. Gainera, telebistan eta argazkigintzan, mugimenduzko hartzeak egiteko erabiltzen da, kameraren ibilbide zehatz bat nahi denean.

Kimikan, euskarri unibertsalik ez dagoenean ere erabiltzen da, objektuak tinko eus daitezke.

Erabilgarritasuna argazkian eta zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripode baten laguntzaz, kamera egonkortu eta altuera era eroso batean alda daiteke. Behar izanez gero, argazkilariaren altuera baino gorago igotzen. Kamera edozein posiziotan finkatzeko aukera ematen du eta kliskatze-botoia sakatzean, izutzea saihesten du. Bideo-kamerekin erabiltzeko diseinatu diren tripodeek burbuila maila bat dute, panoramikak egiteko behar den horizonaltatasuna egiaztatzeko.

Tripodearen buruak hiru ardatzen arabera mugitzeko aukera izan behar du. Oso onuragarria da kamarari finkatzen zaion zapata bat izatea, bai eta hura muntatu eta desmuntatzeko mekanismo azkar bat ere, eskura erabili ahal izateko.

Zinemako edo telebistako grabazio-estudioetan erabiltzen badira, gurpilen gainean muntatu daitezke, errazago lekualdatzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazkigintza Artikulu hau argazkigintzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.