Plaça Catalunyako geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Plaça Catalunya
 Plaça Catalunya
Bartzelonako metroa Catalunya
FGCko geltokiko nasak eta trenbideak
Map
Lineak
Universitat    Urquinaona
Liceu    Passeig Gràcia
Geltoki-burua    Provença »
Geltoki-burua    Provença »
Sants    Arc de Triomf
Sants    Arc de Triomf
Sants    Arc de Triomf
Sants    Arc de Triomf
Sants    Arc de Triomf
Geltoki-burua    Provença »
Geltoki-burua    Provença »
Kokapena
HelbideaPlaça Catalunya
UdalerriaBartzelona,  Katalan Herriak
Geltokiaren datuak
Kodea78805
Gunea1. gunea
Irekiera1931
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
JabeaATM / ADIF
EragileaTMB / FGC / Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Rodalies  Molins de Rei ↔ Maçanet-Massanes
  l'Hospitalet ↔ La Tor de Querol
  S. Vicenç C. ↔ Manresa
  l'Hospitalet ↔ Lleida-Pirineus
  l'Hospitalet ↔ Portbou
  Plaça Catalunya ↔ Terrassa NU
  Plaça Catalunya ↔ Sabadell P. N.
Metroa  Hospital de Bellvitge ↔ Fondo
  Z. Universitària ↔ Trinitat Nova
  Plaça Catalunya ↔ Sarrià
  Plaça Catalunya ↔ Av. Tibidabo

Plaça Catalunya (Kataluniako Aldirietan) edo Catalunya (Bartzelonako metroan) Bartzelonako metroa eta Kataluniako Aldirietako geltoki bat da, Bartzelona udalerriko Eixample barrutian kokatuta dago.

Geltokia 1931en inauguratu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Kataluniako plaza dagoen tokian, 1863an Bartzelona eta Sarrià lotzen dituen burdinbidearen geltoki terminala eraiki zen. Trenbide hau Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunyaren hasiera suposatu zuen. Garai horretan hiriko harresiak oraindik ez ziren eraitsi, eta oraindik ez zen Kataluniako plaza esistitzen.

1924an Bartzelonako metroa inauguratu zen, gaur egungo  linea geltokian geldialdia egiten hasi zuela.

1926an Bartzelonako Zeharkako Trenbide Metropolitarra inauguratu zen, eta gaur egun Bartzelonako metroaren  linea Catalunya geltokian geldialdia egiten hasi zuen.

1928an geltokiak behin-behineko itxiera jasan zuen, geltokia eta Arc de Triomfeko geltokiaren arteko tunela eraikitzeko.

1929an Bartzelona-Sarrià trenbidea lurperatu zen Balmes kalean zehar, eta horrekin batera Plaça Catalunya lurpeko geltoki berria inauguratu zen.

1933an iberiar zabaleradun trenbidea Plaça Catalunya lurpeko geltokira heldu ziren, Ripoll eta Manresako lineak Bartzelonako erdialdera luzatuz. Ordura arte linea horiek Barcelona Nord geltokia zuten geltoki-buru.

1971 eta 1972a bitartean Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles enpresak Bartzelonako hiri-erdialdean zituen trenbideak lurperatu zituen, eta Bartzelona-Sants geltokia eta Plaça Catalunya artean lurpeko trenbidea eraiki zuen, Metroaren  linearen geltokiaren parean trenbideak kokatuz. Hala, nasa zentraleko zerbitzuak Kataluniako Aldirientzat ziren, eta alboko nasak, aldiz, metroarentzat. Lan hauen ondoren Kataluniako Aldirien sarea sortu zen, eta geltokia aldageltoki bihurtu zen, metro, aldiriko tren, eskualdeko tren eta autobus artekoa.

1983an eta 1992an Sants eta Plaça Catalunya arteko tunela berritu zen.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Plaça Catalunya (plazaren erdialdetik)
  • Passeig de Gràcia
  • Ronda Sant Pere ( eta FGCren arteko lotunea)
  • Carrer Pelai
  • La Rambla (FGCrekin lotunea)
  •  eta Rodalies arteko lotunea
  • Ronda Universitat
  • Rambla Catalunya (Rodalieserekin lotunea)
  • Carrer Balmes (metro eta Rodalieserekin lotunea)
  • Carrer Bergara

Mapa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]