Platero y Tú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Platero y Tu» orritik birbideratua)
Platero y Tú
Datuak
JatorriaBilbo, (Bizkaia)
Musika motaRock
Urteak1989 - 2001
Produkzioa
Diskoetxea(k)DRO
Welcome Records
Taldekideak
Adolfo Cabrales "Fito"
Iñaki Antón "Uoho"
Juantxu Olano "Mongol"
Jesús García "Maguila"
Informazio gehigarria
http://www.plateroytu.com/
Souncloud: plateroytuofficial Spotify: 1fQt5j7DTPuAOjdbTYgWav iTunes: 14790635 Last fm: Platero+y+tú Musicbrainz: 2b4b6e6b-3e93-4902-8047-fbe76225f794 Discogs: 1011857 Allmusic: mn0001921381 Deezer: 6135 Edit the value on Wikidata

Platero y Tú Euskal Herriko 1980ko hamarkada amaieran sortu zen Rock taldea zen. Beraien influentziak, AC/DC edo Leño bezalako taldeak izan ziren.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Platero y tu Bilbon jaio zen taldea da. Ke taldea desagertu zenean, Juantxu Olano eta Uoho, beraien entsegu lokalean jotzen hasi ziren. Honen ondoren, Maguila eta Fito sartu ziren taldean, laukote bezala geratuz.

Lehen kontzertuetan lortutako diruarekin, Iruñeako Arion estudioan lehen maketa grabatu zuten (Burrock'n'roll). Maketa honetako oso kopia gutxi atera zituzten eta gaur egun oso zaila da kopiaren bat lortzea.

1991-ean, Bartzelonako Wellcome Records zigiluak lehen diska ateratzeko aukera eman zien (Voy a acabar borracho). Disko honekin ez zuten ospe handia lortu baina bai DRO diskoetxeak beraien abestiak ezagutzeko. Diskoetxe honek, Burrock'n'roll diska berriro kaleratu zuen, kasu honetan CD formatuan.

1993-an, beraien laugarren diska grabatu zuten (Vamos tirando). Diska honetan, Hertzainak taldearen bertsio bat (R&R Batzokian) egiteaz gain, zuzeneko abesti bat ere kaleratu zuten (Mirame).

Beraien bostgarren diska, 1994-an iritsi zen (Hay poco Rock & Roll). Oraingoan ere, DRO diskoetxearekin ekoiztu zuten lan berria. Diska honen 50.000 kopia baino gehiago saltzea lortu zuten.

1995 eta 1996 bitartean, biran pasa zuten eta beraien zuzeneko diska berria grabatu zuten (A pelo). Diska honekin sekulako arrakasta lortu zuten eta VHS formatuan ere kaleratu zuten.

1997-an 7 izeneko zazpigarren diska kaleratu zuten. Diska honetan, Platero y turen aldaketa musikala nabaria da. Urte honetan iada, taldeko partaideak beste proiektu batzuetan murgiltzen hasi ziren. Fitok adibidez, bere lehen diska grabatu zuten Fito & Fitipaldis taldearekin. Uoho berriz Extremoduro taldearekin kolaboratzen hasi zen.

2000. urtean beraien azken diska grabatu zuten (Correos) eta bira berri bati ekin zioten. Bira hau 2001-ean amaitu zen eta taldea desegin egin zen. Beraien azken kontzertua, 2001-eko Bilboko Aste Nagusian eman zuten Marea taldearekin batera.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voy a acabar borracho, LP, (1991), Welcome Records. 1996-an CD-an remasterizatua DRO-ren eskutik.
  • Burrock'n'roll, LP eta CD, (1992), DRO. 1990-ko Maketaren berrargitarapena.
  • Muy deficiente, LP eta CD, (1992), DRO.
  • Vamos tirando, LP eta CD, (1993), DRO.
  • Hay poco Rock & roll, LP eta CD, (1994), DRO.
  • A pelo, en vivo, 2 CD, (1996), DRO.
  • 7, CD, (1997), DRO.
  • Correos, CD, (2000), DRO.
  • Hay mucho Rock'n roll, Volumen I, CD, (2002) eta Volumen II, CD, (2005), DRO.

    Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Platero y Túren web orria

    Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]