Playa del Inglés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Playa del Inglés
Playa des ingles shoppingbeach.jpg
Datu orokorrak
Geografia
Koordenatuak 27° 45′ 00″ N, 15° 34′ 50″ W / 27.75°N,15.5806°W / 27.75; -15.5806Koordenatuak: 27° 45′ 00″ N, 15° 34′ 50″ W / 27.75°N,15.5806°W / 27.75; -15.5806
Herrialdea Espainia
Lurraldea San Bartolomé de Tirajana

Playa del Inglés (ˈplaʝa ðel iŋˈgles ahoskatua; euskaraz: «Ingelesaren hondartza») Kanaria Handiko uhartearen hegoaldeko muturrean dagoen hondartza da, San Bartolomé de Tirajana udalerriko Maspalomas hirikoa. 1962tik aurrera urbanizatua; merkataritza-zentroak, hotelak eta apartamentu-eraikinak, beheko solairuko txaleten lorategidun konplexuak... hori guztia, hasiera batean, turismo-ustiapenerako edo oporretako bigarren bizilekurako pentsatuta zegoen, nahiz eta gaur egun, Playa del Inglésen bertokoak eta turistak txandakatzen diren. Gay turismoaren helmuga ezaguna ere bada, herrialde nordikoetan oso ezaguna dena.

Playa del Inglések, hiru kilometro inguru ditu, eta, batez beste, 100 metroko zabalera du. Bere urrezko hondar finak eta bere ur lasaiek herrialde osoko hondartzarik ezagunenetako bat bihurtu dute. Urteko hamabi hilabeteetan jasotzen ditu bisitariak.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]