Pochutec
Pochutec | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ameriketako jatorrizko hizkuntzak indigenous language of North America (en) hizkuntza uto-aztekak nahuano | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | xpo |
Glottolog | poch1244 |
IETF | xpo |
Pochutec uto-azteka familiako eta nahua taldeko hizkuntza hila da. Mexikoko Ozeano Bareko Oaxacan kokatzen den Pochutla hirian hitz egiten zen.
1917an Franz Boas[1]ek artikulu labur baten bitartez dokumentatu zuen, baina garai hartan kontuan hartu zuen hizkuntza iraungi bat zela. 60ko hamarkadan, Tim Knabek Pochutla inguruan bi hiztun aurkitu zituen, hitz gutxi gogoratzen zituen eta gainera Boasek dokumentatutako hitzan ziren. Knabek kontuan hartu zuen lana egiten ari zen bitartean, bizirik zeuden hiztunak egon ahal zirela.
Boasengandik jasotako datuen arabera, pochutecoa nahuaren forma dibergentea zela edo gertutasunez ahaidetutako hizkuntza, aurrenahuarekin náhuatlaren beste mota batzuei tokia eman zien.
Bartholomewek iradokitzen du trazu dibergenteak dituela, azken silabako azentua bezala, chatinoaren influentziagatik datorrena, hizkuntz otomanque bat dena.
Bartholomewek Pochutla azteka inperioko parte izatea iritsi ez zela argudiatzen du, baizik eta europar konkista gauzatu baino lehen Tututepecko mixteco[2] estatuko parte izan zela.
Hau da, chatinoaren influentzia linguistikoa komertzio eta eremu txatinotik igarotako komunikazio rutetan oinarritua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Franz Boas: Review of Franz Boas, Anthropology and Modern Life (1929)» Culture (DE GRUYTER MOUTON): 845–846. ISBN 9783110816099. (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ .