Uto-azteka hizkuntzak
Itxura
| Uto-azteka hizkuntzak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza hizkuntza autoktono Ipar Amerikako hizkuntza indigena | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | hizkuntza eranskaria |
| Hizkuntza kodeak | |
| Glottolog | utoa1243 |
| Linguist List | utaz |
| IETF | azc |


Uto-azteka hizkuntzak amerindiarren mintzairen familia bat da, Ipar Amerikan zabaldutakoa: AEBetako eta Mexikoko mendebaldean eta hegoaldean nagusiki. Izena ute mintzairatik (Utah) eta nahuatletik (azteka) dator.
Familiak 30 hizkuntza hartzen ditu barne, gehienak oso erabiltzaile kopuru urrikoak: nahuatla (zabalduena, Mexikoko hegoaldean mintzatua), komantxera, o'odhamera, mayoera, hopiera eta tarahumarera, besteak beste. Iparraldetarrena xoxoniera da (Idaho), eta hegoaldetarreena, nawat edo pipil (El Salvador).
1.700.000-1.900.000 hiztun inguruk erabiltzen dituzte.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Uto-aztecan.org webgunea.