Poli(binil kloruro-azetato)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poli(binil kloruro-azetato)
Formula kimikoaC6H9ClO2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motakonposatu kimiko
Identifikatzaileak
InChlKeyHGAZMNJKRQFZKS-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia9003-22-9
Gmelin82549
EC zenbakia618-359-2
ECHA100.108.382

Poli(binil kloruro-azetato)a (PVCA) kopolimero bat da binil kloruroa eta binil azetatoa elkarrekin polimerizatuz lortzen dena, polimero termoplastikoen familiakoa. Binil kloruroaren proportzioa %80-95 bitartekoa izan daiteke eta binil azetatoarena %5-20 bitartekoa, lortu nahi den materialaren ezaugarrien arabera. PVCA gardena, usaingabea, gogorra eta iraunkorra da. Kristaltasun-maila txikia du eta, ondorioz, ia osorik amorfoa da[1].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poli(binil kloruro-azetato)a oinarrizko material gisa edo beste polimero batzuek aditibo gisa balia daiteke, adibidez PVCrena. Prozesatzeko eta isurtzeko ezaugarri oso egokiak dituenez eta gainera malgua eta gardena denez, erantsi ohi zaie gainestaldurei, itsasgarriei, tintei eta pinturei.

Erabilera nagusien artean aipa daitezke: aluminio-filmen bero-itsasgarriak, metalen gainestaldurak, lurzoruen gainestaldurak, sakongrabatzeko tintak eta kreditu-txartelen moduko iraupen luzea behar dituzten produktu moldeatuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «PVCA Suppliers» polymerdatabase.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]