Polis Massa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polis Massa Star Warseko unibertsoko fikziozko kolonia bat da. Star Wars III. Atala: Sithen mendekua filmean agertzen da, sagako III. atala dena.

Polis Massa merkataritza eta galaxiarteko bidaia ibilbide garrantzitsuenetatik aldenduta dago. Asteroide gerriko batek osatzen du.

Biztanleak eta jatorrizko historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polis Massatarrak arraza estralurtar bitxi bat dira. Euren batez besteko altuera 1,40 metrokoa da. Galaxia osoan ezagunak eta errespetatuak dira mediku bezala duten ospeagatik. Hasiera batean arkeologo bezala iritsi ziren aurretik mundu bat izan zenaren suntsipena esploratzeko, baina denborarekin polis massatarrak egokitu eta erosotu egin ziren eta mendeak pasa ondoren suntsitutako planetako jatorrizko biztanleen ondorengo bezala hartu zuten euren burua.

Sithen mendekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polis massatarrak Jedien lagunak ziren eta Yoda maisua, Bail Organa senataria eta Padmé Amidala zauritua eta Obi-Wan Kenobi maisua hartu zituzten denbora batez.

Naboo planetako senataria zen Padmé Amidala hemen hil zen bere seme-alaba bikiak ziren Luke Skywalker eta Leia Organa erditu ondoren, polis massatar mediku kualifikatuen eta hauen droideek bizi zedin egin zituzten ahalegin guztiak egin arren. Kolonia honetan jaso zituen Obi-Wan Kenobik bere lehen irakaspenak Qui-Gon Jinnen izpirituagandik.

Darth Maul[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obi-Wanen aurkako mendeku bila ari dela, Darth Maul Polis Massara iristen da. Mehatxu bat izan zen polis massatarrentzat, Obi-Wan Kenobi non zegoen esan behar izan ziotenak, eta hau jakin ondoren planeta utzi zuen Tatooine planetara abiatzeko. Ondoren polis massatarrak bakean bizi izan ziren.

Inperio Galaktikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polis massatarrek jediak hartu eta urte betera, inkisitore inperial bat, zuzenean Enperadorearen aurrean erantzuten zuena eta indarra kontrolatzen zuena, Malorum izenekoa, Padméri eta honen semearen patuari buruzko pista bila iritsi zen. Baina Obi-Wan Kenobi jedi maisua orduan iritsi zen erditzearen datu oro ezkutatzeko. Handik gutxira Malorum ezer garrantzitsurik jakin gabe hil zen Ferus Olin jedi ohiaren esku Naboo planetan.

Polis massatarrek hamasei urte beranduago, Yavineko gudua baino lehenxeago, eraso bortitz bat jasan zuten euren koloniak matxinada eta amu bat baino ez ziren Heriotzaren Izarraren gezurrezko plano batzuk hartu zituztenean. Darth Vaderrek berak eta bere 501 Legioak errebeldeekin amaitu zuten eta bertako biztanleria menderatu zuten, bere onera itzultzen denbora asko emango zuena.