Ferus Olin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ferus Olin Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da, Jude Watsonen Jedi Quest eta The Last of the Jedi gazteentzako liburu sailetan agertzen dena.

Jedi Quest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siri Tachiren padawana izan zen, baina Jedi Ordenari eta bere Jedi entrenamenduari uko egin zien Anakin Skywalkerrek bere lagun Tru Velden argi sableari buruzko informazio garrantzitsua nahita ezkutatu zuela susmatzen baitzuen, Tru Veldek borrokan huts egin zezakeela jakinda. Honen ondorioz Darra Thel-Tanis izeneko emakume padawan bat hil zen. Ferus gertatutakoaren arduradun bezala sentitu zen, berak berreskuratu baitzuen bere lagun Truren sablea eta ezkutuan mantendu baitzuen, maisua eta padawaren arteko arau hauste bat suposatzen zuena.

Ferus Anakinekin zuen etsaitasunagatik zen ezaguna, eta Obi-Wan Kenobiri Anakini buruz abisatzen lehena izan zen. Anakinen dohai handiek nahigabea eta segurtasun falta ezkutatzen zutela sentitu zuen. Ferusek ere bazituen botere ikusgarriak eta indarraren domeinua eta horrek Anakin jeloskor jartzen zuen sarri, bereziki Obi-Wanek edo Jedi Ordeneko beste maisu batzuek laudoriotzen zutenean.

The Last of the Jedi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordena utzi ondoren Ferus bere lagun Roan Landsekin elkartu zen eta negozio ezberdinak abiarazi zituzten. Biak ofizialak izatera iritsi ziren Errepublika Galaktikoaren armadan Klon Gerretan. Obi-Wanek Sithen mendekuan deskribatutako gertaeren ondoren aurkitu zuen eta Roan erreskatatzen lagundu zion, armada inperialak preso hartu zuena biak gobernuaren aurka egoteagatik.

Ferusek orduan Darth Vaderrek eginiko Jedi garbiketaren bizirauleak bilatzea erabaki zuen Boba Fettengandik Obi-Wanekin eta Trever izeneko mutil batekin ihes egin ondoren. Behin base bezala erabiltzeko moduko asteroide mugikor bat aurkitu ondoren Obi-Wanen antzinako lagun bat aurkitu zuen, Garen Muln izenekoa Illumeko leizezuloetan, honengandik beste argi sable bat jaso zuen. Orduan Kenobigandik banandu zen, jada benetako Jedi bat zela esan ziona.

Ondoren Fay-Tor emakume jediaren bila joan zen, Coruscant planetan preso zegoela uste zena. Aurkitu egin zuen, izena Solacegatik aldatu zuen. Solace, Ferus eta Trever Jedi tenplura itzuli ziren han zeuden argi sableak berreskuratzeko, baina tranpa bat zen eta Ferus harrapatua izan zen.

Gartzelatik beste preso bati esker ihes egin zuen eta espazioan bildu zen Solacekin eta Treverrekin Naboora bidaiatzeko. Han Malorum inkisitorearekin amaitu zuen, bere taldea eta Kenobi eta Jedien sekretuen atzetik zebilena. Orduan, Enperadorearen mezu bat jaso zuen, bera bisitatzera gonbidatzen zuena bere taldearen gaineko presioa amaitzearen truke.