Politeknika Ikastegia Txorierri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Politeknika Ikastegia Txorierri Mondragón Coorporación Cooperativa -en baitako Kooperatiba Elkarte gisa 1979an sortu zen Txorierri haraneko heziketa beharrizanei erantzuna emateko. Kooperatibako bazkideak eskualdeko udal, enpresa, senide, ikasle eta zentroko langileak dira. Batxilergoa eta Lanbide heziketako Goi Zikloak eskaintzen ditu.

Datu historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979 Familia eta irakasle talde baten ekimenez sortu zen ikastegia, Txorierriko hainbat enpresa eta udalen abaroan.
  • 1983 Ikastegiak LANGIRO jarduera antolatu zuen (enpresentzako I+G zerbitzuak).
  • 1989 Eusko Jaurlaritzaren tutoretzapeko ikastetxe izendazioa jaso zuen, eta laneratzeko prestakuntza eta etengabeko prestakuntza ekintzak antolatzeko laguntzaile gisa.
  • 1993 Eraikuntza berria inauguratu zen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Lan Sailen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Txorierriko Udalen Mankomunitatearen, Euskadiko Kutxaren eta Mondragón Corporación Coopetativa-ren laguntzaz.
  • 1995 Txorierriko udalek bat egin zuten kooperatibarekin.
  • 1999 Euskadiko Lan Heziketako Ikastetxe Integralen Sarean sartu zen.
  • 2003 Gestio Kalitatearen Zilarrezko Q saria lortu zen.
  • 2005 Gestio Kalitatearen Urrezko Q saria lortu zen.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]