Ponsol Etxea
Ponsol Etxea | |
---|---|
Ponsol etxeko erakusleihoa, 2016. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°59′W / 43.32°N 1.98°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1838 |
Arkitektura | |
Ponsol Etxea kapela, txapelak eta bestelako burugainekoak saltzen dituen Donostiako denda historikoa da. Donostiako Parte Zaharreko Narrika kalean dago, Sarriegi plazaren izkina batean.[1] 1838. urtean abiarazi zuen negozioa frantses jatorrikoa zen Bernardo Ponsolek. 1870. urtean hil zen eta Agapito Ponsol semeak jarraitu zuen negozioa, Donostiako Kontxako pasealekuetan tamarindoak ere sartu zituenak. Urte horietan sona handia irabazi zuen dendak eta 1897. urtean Maria Kristina Austriakoak errege-etxearen hornitzaile ofizial izendatu zuen.[1] Jose Luis Leclercq izan zen dendaren ardura hartu zuena, 1922an Agapito Ponsol seme-alabarik gabe hiltzean. Kapelen erabilpen soziala behera eginagatik, egun haien ondorengoek jarraitzen dute dendaren ardurarekin.[1][2]
Dendak Luis Felipe estiloaren hainbat elementu ditu, altzarien molduretan eta beirateetan.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Horcajo, Lola; Blasco Olaetxea, Carlos; Fdz. Beobide, Juan José. (2010). Comercios Donostiarras Centenarios. Egileak, 9 or. ISSN 2171-6803..
- ↑ «Historia de Casa Ponsol» www.casaponsol.com.
- ↑ Ane Valverde. «Estilo Louis Philippe, el primero surgido de la resolución industrial» Optim Interiors (Noiz kontsultatua: 03-09-2016).