Edukira joan

Popotxo Aiestaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Popotxo Aiestaran
Bizitza
JaiotzaDonostia1951ko urtarrilaren 18a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2020ko urriaren 3a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakumorista eta aktorea
Lan nabarmenak
KidetzaLa Orquesta Mondragón
Popotxo, Javier Gurrutxaga eta panpin puzgarriarekin kontzertu batean.

Pedro Aiestaran "Popotxo" (Donostia, 1951eko urtarrilaren 18a - Donostia, 2020ko urriaren 3a) donostiar aktore eta plazagizona, Orquesta Mondragón taldearen partaidea. Donostiako pertsonaia ezaguna zen, batzuen iritziz, Buster Keaton donostiarra zeren eta bere aktuazioetan normalean hitz egiten ez baitzuen.

Orquesta Mondragoneko mutua gisa ezaguna, Javier Gurrutxagarekin batera oso ezaguna egin zen 1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadan, Orquesta Mondragon rock-and-roll taldean egin zuen lanarengatik. 1982tik aurrera zineman ere aritu zen: "Orquesta Mondragon, oso abesti bereziak idatzi eta jotzeaz gain, abesti horiek nolabait antzeztu egiten zituzten agertokian, eta Popotxo zen beti ikuskizun horietako burua: oilo mozorro batekin edo pailazoz jantzita atera zitekeen agertokira abesti batean, eta hurrengoan emakumezko panpin puzgarri batekin".[1] 2020an bere etxean hilda agertu zen bihotzekoak emanda; 69 urte zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]