Porra
Itxura
- Artikulu hau apustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Porra (argipena)».
Porra apustu mota bat da, gehienetan kirol emaitzekin lotua. Parte hartzaileek diru kopuru bera porran jarri eta gero, diru hori kirol emaitzak asmatu edo jokoa irabazi dutenen artean banatzen da. Apustuak futbolean partiduko azken emaitza izaten da. Txirrindularitzan konplexuagoak antolatzen dira: aukeratutako txirrindularien sailkapena zein den, porrako parte hartzaileek hainbat puntu kopuru jasotzen baitituzte.
Txirrindularitzak porrak Internet bitartez euskaraz antolatzen hasi zen Tropela Elkartea 2005ean: hasieran, Tropela.net izena zuen eta ondoren, Tropela.eus. Halaber, hastapenetan hizkuntza bakarra euskara bazen ere, gero beste batzuk gehitu ziren. Tropela.eus zerbitzuan lagunarteko porra-talde bakoitzari tropeltxo esaten zaio.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Porraciclismo.es. 2009-06-25.
- (Gaztelaniaz) Txirridularitza porrarako arau batzuk. 2009-06-25.
- Tropela.eus