Porraimos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alemaniar tropak ijitoak inguratzen, 1940an

Erromani genozidioa edo erromani holokaustoa, normalki Porraimos, Pharrajimos edo Porajmos deitua (erromanieraz NAF[pʰoɽajˈmos]; "moztea", "apurtzea", "suntsitzea") edo Samudaripen ("masa erailketa") Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania Naziak erromani edo ijitoak masiboki eta sistematikoki erailtzeko egindako plana izan zen.

Adolf Hitlerren agindupean Nurembergeko Legeen gehiagarri bat sortu zen 1935eko azaroaren 26an Ijiotoak "arrazan oinarritutako estatuaren etsai" izendatuz, Juduen kategoria bera. Hortik aurrera judutarren eta ijitoen patuak antzeko bideak jarraitu zituen Europan. Kalkulu ezberdinen arabera 220.000tik 500.000 erromani hil zituzten naziek eta euren kolaboratzaileek, garai hartan Europan izan zitezkeen milioi bat ijitoen %25etik gora beti ere. Ian Hancocken arabera erailketa masiboaren zenbakia askoz altuagoa zen eta 1,5 milioi ijito erail zituzten.

1982an Mendebaldeko Alemaniak formalki onartu zuen Erromanien aurkako genozidioa izan zela. 2011an Poloniako Gobernuak genozidioa onartu eta abuztuaren 2an berau oroitzeko egun izendatu zuen.