Port du Salut abade-etxea
Port du Salut abade-etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Departamendua | Mayenne |
Barruti | Lavaleko barrutia |
Kantonamendu | canton of Laval-Est |
Frantziako udalerri | Entrammes |
Koordenatuak | 48°00′23″N 0°40′02″W / 48.0064°N 0.6672°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1816 |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Laval (en) |
Webgune ofiziala | |
Port du Salut abade-etxea (frantsesez: Abbaye de Notre-Dame du Port-du-Salut) trapatar abadia bat da, XIX. mendekoa, Entrammes udalerrian kokatua (Mayenne departamendua, Frantzia).
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Medietaria de Portu Raingaldis, 1233[1]
- Portus Raingardis, 1242[2]
- Fratres de Portu Rinjardis, 1298[3]
- Le moulin du Port Renjart, 1446[4]
- Prior de Portu Ranjardi, 1467[5]
- Le Port Raingeard, 1545[6]
- Le Port Rengeard, 1563[7]
- Le Port Reingeard[8][9]
- Port du Salut
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1815. urtean sortu zuten trapatar abadiatzat, baina XIII. mendean dagoeneko bazen han erlijio eraikin bat. Izan ere, toki horretan zen Mathefelon familiak (Entrammesko jaunak) eraikiarazitako kapera bat.
Abade-etxeak Pio VII.a aita santuaren onespena jaso zuen recebio 1816ko abenduaren 10ean, eta lehenengo abadea Bernard de Girmont izan zen.
Notre Dame du Triomphe
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abade-etxearen atzean bada muino txiki bat, basa lorategi eder bat duena. Bide batek Notre Dame du Triomphe (Andre Maria Garaipenekoa) daukan zutabera darama; zutabearen gainean dago Andre Mariaren estatua, goi hartatik paisaiari begira. Plakak dioenez, hiru Agur Maria errezitatzen dituen orok 100 eguneko barkamena du, halaxe erabaki baitzuen Pio IX.ak.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) «Abbaye du Port-du-Salut», in Alphonse-Victor Angot, Ferdinand Gaugain, Dictionnaire historique, topographique et biographique de la Mayenne, Goupil, 1900-1910, détalhe de l’ediction, t. III, p. 335-337; t. IV, p. 748.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bernard de Girmont, lehen abadea, 1815
-
Abade-etxeko sarrera
-
Eliza eta errefektorioa