Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trapatar» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena
Ordre cistercien.svg
Latinezko izena Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae
Izen arrunta Trapakoak, zistertar erreformatuak
Fundatzailea(k) Armand Jean le Bouthillier de Rancé
Fundazio urtea 1664
Fundazio lekua La Trappeko Andre Maria abadia
Mota Eliza katolikoaren ordena monastikoa
Egoitza Viale Africa, 33, Erroma
Nagusi jenerala Eamon Fitzgerald
Kideak 1.796 monje[1] eta 1.592 moja[2] (2018)
Webgunea https://www.ocso.org/

Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena (latinez: Ordo Cisterciensis Strictioris Observantiae, OCSO) Erromatar Eliza Katolikoaren kontenplaziozko ordena monastikoa da, zistertar familiakoa, San Benediktoren erregelari jarraitzen dioten fraideen eta mojen monasterioez osaturik dagoena.[3] 1664an sortu zen, Normandiako La Trappeko Andre Maria abadian, zistertar ordenaren barne-erreforma baten bitartez. Hori dela-eta, zistertar erreformatuak, trapakoak eta trapistak izenak ematen zaizkie.[4]

2018 hasieran, 1.796 monje[1] eta 1.592 moja[2] ziren, mundu osoko 168 monasterio eta komentutan banatuak. Euskal Herriari dagokionez, Allotzen eta Tulebrasen daude mojen monasterioak, eta Oliban eta Ziortzan fraideenak.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Statistiques Moines - Monks - Monjes (01/01/2018) ocso.org . Noiz kontsultatua: 2019-1-30 .
  2. a b   Statistiques Moniales - Nuns - Monjas (01/01/2018) ocso.org . Noiz kontsultatua: 2019-1-30 .
  3.   Ordre Cistercien de la Stricte Observance ocso.org . Noiz kontsultatua: 2019-1-30 .
  4.   Zistertar Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2019-1-30 .
  5.   Monasteries. Alphabetical List ocso.org . Noiz kontsultatua: 2019-1-30 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gordetze Hertsiko Zistertar Ordena Aldatu lotura Wikidatan
Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.