Pralin (Zahor)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pralin Gipuzkoako Oñati udalerrian dagoen Zahor enpresak ekoizten zuen txokolate, esne eta hurredun krema gozo bat zen. 1980eko hamarkadan bere garairik onena izan zuen, baina 1990eko hamarkadan gainbehera izan eta desagertu egin zen.

Zahor enpresa erosi zuen Natra valentziar multinazionalak 2010ean Pralin Siglo XXI izenez berriz merkaturatu zuen baina arrakasta eskasarekin, 1980eko hamarkadan gustukoa zuten haurrek, ordurako helduak, antzinako zaporea ez zuela iritzita.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pralin txokolate krema
  • Pralin bi zaporeduna: txokolate beltza eta zuria (azken hau horizka kolorekoa)
  • Pralin fresadun krema, ez zuen arrakasta handiegirik izan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]