Pregón (aldizkaria)
Pregón | |
---|---|
Mota | Literatura aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1943 |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Iruñea |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Nafarroa |
Historia | |
Sortzailea | Peña Pregón |
Zuzendaria | José Díaz Jácome Faustino Corella Luis Felipe Bausá |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1696-117X |
http://www.pregonnavarra.com/paginas/a1_historia.html |
Pregón Iruñean 1943tik 1977ra argitaratu zen literatura aldizkaria izan zen. Oso joera tradizionalista zuen eta argitalpena Frankismoak begi onez ikusten zuen. Hala ere interes handiko kolaboratzaile izan zuen. Hasiera batean aldizkariak Iruña izena izan behar zuen baina zentsurak ez zuen onartu. Aldizkariaren sortzailea Pregón Peña izan zen, batez ere Faustino Corella. Helburu nagusia Nafarroako gaiak zabaltzea eta aldarrikatzea zen. 1993an berriro ere talde berri batek aldizkaria argitaratzearei ekin zion, 2013 arte, Pregón Siglo XXI. Revista Navarra de Cultura izenburuarekin. Gaur egun, 2016tik, digitalki argitaratzen da.[1] Guztiak gaztelaniaz agertu ziren.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzeko taldeak bultzatuta bi saiakera izan ziren aurretik:
- Vida Navarra, 1940an.
- Marzo, 1941an.
Kolaboratzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere lehenengo urtetan Frankismoaren izen handiak aurki daitezke:[2][3]
- Tomás Domínguez Arévalo, Rodeznoko kondea
- Felipe Jaso
- Marcelino Olaetxea, Iruñeko apezpikua
- José Díaz Jácome
- Francisco López Sanz gobernadorea
- Antonio Artxanko alkatea
- Eladio Esparza
- Fermin Mugeta
- Jose Maria Iribarren
- Ignacio Baleztena
- Jose Ramon Castro
Gero, poliki-poliki beste izenak joan ziren agertzen:
- Florencio Idoate
- José María Iraburu Mathieu (“José María de Luzaide”)
- Pedro García Merino
- Javier Martinena
- Francisco Salinas Quijada
- Maria Blanca Ferrer
- Jose Berruezo
Edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean Nafarroarekin lotura duten gai kultural eta artistikoak. Nahiz eta literatura aldizkaria izan, gai etnografikoek eta historikoek pisu gehiago zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): Aldizkariaren webgunea.