Marcelino Olaetxea
Marcelino Olaetxea | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
1946ko otsailaren 17a - 1966ko azaroaren 19a Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valencia ![]()
1935eko urriaren 27a -
1935eko abuztuaren 25a - 1946ko otsailaren 16a
Elizbarrutia: Iruñea eta Tuterako artxidiozesia
Elizbarrutia: Subbar ![]() | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Barakaldo, 1889ko urtarrilaren 9a | ||||||||||
Herrialdea |
![]() | ||||||||||
Heriotza | Valentzia, 1972ko urriaren 21a (83 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Valentziako katedrala | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||||
Erlijio-ordena | San Frantzisko Saleskoaren Elkartea |
Marcelino Olaetxea Loizaga (Barakaldo, 1889ko urtarrilaren 9a - Valentzia, 1972ko urriaren 21a) euskal artzapezpikua izan zen, Iruñeko apezpikua izandakoa.
Eduki-taula
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1901ean San Frantzisko Saleskoaren lagunartean sartua, Villaverde de Pontonesen eta Carabanchel Alton Filosofia eta Torinon Teologia ikasi zituen. 1912an apaiz ordenatua, irakasteari ekin zion. 1935eko azaroaren 9an[1] Iruñeko apezpiku bihurtu zen.
1946an Pio XII.ak Valentziako artzapezpiku izendatu zuen. Hantxe egon zen 1966an erretiratu arte.
Espainiako Gerra Zibilean hartutako jarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hasieran ez zuen politikan parte hartu nahi eta 1936ko uztailaren 18ko altxamendua hasi eta berehala ez zituen karlistek sortutako mezak ospatu[2]. Hori zela eta, sozialistatzat hartu zuten[3].
Baina, abuztuaren 6an, Lleidako apezpikua zen Salvio Huix Miralpeix eta beste erlijioso batzuk erail izanak zirela jakinda, Gasteizko apezpikua zen Mateo Mujikarekin batera "euskal-komunista elkarkidetza" salatu zuen pastoraltza batean. Pastoraltza berak idatzia zenetz dudatan badago ere, handik aurrera altxatuen alde egin zuen[4].
Matxinoen aldeko pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« | Ama Eliza Sainduaren prelatu garenon bihotzak asaldatzen eta tristatzen dituena da gure seme-alabak ikustea bat egiten dutela Elizaren etsai deklaratuak direnekin, beren ahaleginak hauekin elkartzen dituztela, beren ekintza haienarekin bateratzen dutela eta, beren senideak izan arren arma klase guztiekin erasotzen dituztela. Ez da zilegi inolaz ere indar katolikoak banatzea etsai amankomunaren aurrean. Eta guk bidegabeko deklaratzen genuen hura munstrokeriara hurbiltzen da etsai munstro moderno hori denean, marxismoa edo komunismoa, zazpi buruetako hidra, heresia ororen sintesia, kristautasunari diametralki oposatzen zaiona bere doktrina erlijiozko, sozial eta ekonomikoan. | » |
Mateo Muxikarekin batera publikatu zuen irakaspen pastorala, 1936ko abuztuaren 6a |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Jose Maria Jimeno Jurio: "Navarra en época moderna y contemporánea" 306. orr
- ↑ Casanova, Julián (2001) La iglesia de Franco 56 or. ISBN 84-8460-080-7.
- ↑ Jackson, Gabriel (2005) La República española y la guerra civil RBA 328 or. ISBN 84-473-3633-6.
- ↑ www.noticiasdenavarra.com.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) www.catholic-hierarchy.org
- (Gaztelaniaz) Valentziako artzapezpikutza
Aurrekoa Tomás Muñiz Pablos |
Iruñeko apezpikua 1935 - 1946 |
Ondorengoa Enrique Delgado y Gómez |
Aurrekoa Prudencio Melo y Alcalde |
Valentziako artzapezpikua 1946 - 1966 |
Ondorengoa José María García Lahiguera |