Tomás Domínguez Arévalo

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tomás Domínguez Arévalo
Conde de Rodezno.png
lehendakariordea


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Gorte frankistetako prokuradorea

Bizitza
Izen osoa Tomás Domínguez Arévalo
Jaiotza Madril1882ko irailaren 26a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Alesbes1952ko abuztuaren 10a (69 urte)
Familia
Aita Tomás Domínguez Romera
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea, politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Erret Akademia
Sinesmenak
Alderdi politikoa Q8248861

Tomás Domínguez Arévalo, Rodeznoko kondea (Madril, 1882ko irailaren 26a - Alesbes, Nafarroa, 1952ko abuztuaren 10a) nafar politikari eta idazlea zen. Nafar jatorria amarengandik zetorkion. Alesbesko alkatea izan zen, baita Gorteetako diputatua ere, Agoizko hautes-barrutian hautatua. Karlista sutsua, Karlismoko Batzorde Goreneko lehendakaria izatera heldu zen.

Justizia Ministro izendatu zuen Francok 1938ko urtarrilean, eta bere betebeharra Bigarren Errepublikako legeria osoa aldatzea izan zen, Francoren Estatuaren oinarriak jartzeko. 1936ko udaberrian, Espainiako Gerra Zibilari hasiera emandako eskuindar Altxamendua koordinatu zuen Mola jeneralarekin eta Raimundo Garcia Garcilasorekin batera.[1]

1938an, Francoren gobernuko justizia ministro izendatu zuten, eta Errepublikako legedi laikoa desegiteko lana hartu zuen bere gain;[2] 1939ko abuztuan utzi zion ministro izateari. 1940an, Tuterako merindadeko foru ahaldun izendatu zuten, eta adinez nagusiena zenez gero, aldundi-burua izan zen, 1948ra arte. Vianako Printzea Erakundea sortu zuen, eta horko lehen lehendakaria izan zen.

Iruñean plaza bat eraiki zen bere izenean, Eroritakoen monumentuaren inguruan. 2009 urtean, izena aldatzeko proposamena onartu zen Iruñeko udaletxean, baina alkateak Tomás Domínguezen ordez, Rodeznoko konde tituluaren izenean jarraituko zuelako erabakia hartu zuen. 2015. urtean, azkenik, plazari izen hori kendu eta Askatasun Plaza izena jarri zitzaion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Dronda, Javier (2013), Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936), Txalaparta, 380. orrialdea, ISBN 978-84-15313-31-1 .
  2. Dronda, Javier (2013), 388. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]