Presidente (Extremadurako Junta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Extremadurako Juntako Presidenteak Extremadurako Autonomia Estatutuaren arabera. Extremadurako Junta presiditzen du, honen aktibitatea zuzenduz, Extremadurako Autonomia Erkidegoko administrazioa antolatuz, kontseilariak izendatu, banandu eta kenduz eta Juntako ordezkaritza nagusia eta Espainiar estatuak Extremaduran duen ordezkaritza arrunta betez. Extremadurako Biltzarrak aukeratzen du berau osatzen duten kideen arteen eta Espainiako Erregeak izendatzen du.

Extremadurako Biltzarrak gehiengo absolutuz aukeratzen du (65 legebiltzarkideetatik 33k gutxienez) lehen bozketan eta gehiengo sinplez bigarren bozketan berrogeitazortzi ordu beranduago lehenean behar diren gutxienezko 33 bozkak jaso ez baditu. Extremadurako Biltzarra osatu eta bi hilabete igaro ondoren hautagai bakar bat ere aukeratua izan ez bada, Biltzarra desegina geratuko da, hauteskunde berriak egin beharko direlarik.

Extremadurako Juntako presidenteen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakia Izena Hasiera Amaiera Alderdia Oharrak
1. Luis Ramallo García 1978 1980 UCD Aurreautonomikoa.
2. Manuel Bermejo Hernández 1980 1982 UCD Aurreautonomikoa. Luis Ramallo ordezkatzen du honek dimititu ondoren.
3. Juan Carlos Rodríguez Ibarra 1982 2007 PSOE Aurreautonomikoa 1983ko ekaineraino. Hauteskunde askeetan aukeratutako lehen presidentea.
4. Guillermo Fernández Vara 2007 2011 PSOE Hauteskunde askeetan aukeratutako bigarren presidentea.
5. José Antonio Monago 2011 2015 PP Hauteskunde askeetan aukeratutako hirugarren presidentea.
José Antonio MonagoGuillermo Fernández VaraJuan Carlos Rodríguez IbarraManuel Bermejo HernándezLuis Ramallo García

Juntako presidentziaren egitura organikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Presidentea: José Antonio Monago Terraza
    • Presidentearen Kabineta
  • Presidentziaren Idazkaritza Nagusia
    • Erregimen Juridiko eta Giza Baliabideen Zerbitzua
    • Kontratazio eta Ekonomia Kudeaketako Zerbitzua
  • Presidentziaren eta Erakunde Harremanen Antolatzaile Nagusia (Kontseilaritza maila)
    • Hiritarrekin Harremanetarako Idazkaritza Teknikoa
    • Udaletxeekin Harremanetarako Idazkaritza Teknikoa
    • Gastuaren eta Dokumentazioaren Optimizazio Zerbitzua
    • Analisi Zerbitzua
  • Kirolen Zuzendaritza Orokorra
    • Kirol Zerbitzua
  • Extremadurako Gazteri Institutua (Zuzendaritza Nagusi maila)
    • Gazteri Institutuaren Kudeaketa Zerbitzua
  • Extremadurako Gazteri Kontseilua

Presidenteordetza eta Bozeramaletza: Cristina Elena Teniente Sánchez

    • Presidenteordetza eta Bozeramaletzaren kabineta
    • Zuzendaritza Kontseilua
    • Harreman Informatibo eta Komunikazioko Zuzendaritza Orokorra
      • Prentsa eta publizitate zerbitzua
      • Irrati eta Telebista zerbitzua
    • Inbertsio eta Kanpo Ekintzen Zuzendaritza Orokorra
      • Kanpo Ekintzen zerbitzua
      • Kanpo Ekintzen Idazkaritza Teknikoa