Presidenteen Trofeoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Presidenteen Trofeoa
Presidenteen Trofeoaren irudia.
KirolaIzotz hockeya
LigaNHL
Sorrera1985-1986 denboraldia
Herrialdea Kanada
 AEB

Presidenteen Trofeoa (ingelesez Presidents' Trophy eta frantsesez Trophée des présidents) urtero NHL ligako izotz hockey talde txapeldunari ematen zaion garaikurra da, hots, denboraldi erregularrean garaipen eta puntu gehien bereganatu dituen taldea. Stanley Cup garaikurraren ondoren NHL ligako bigarren titulu garrantzitsuena da.

1985-86ko denboraldiaren hasieran NHLko zuzendaritza batzordeak ezarri zuen. Ordutik aurrera denboraldiko talde onenak urte osoz jokalarien kamisetetan "NHL Ligako Txapeldunak" idazkia eramateko eskubidea dauka. Talde irabazleak 350.000 dolar kanadarretako saria ere jasotzen du, betiere taldeko jokalarien artean banatze aldera. Izotz hockeya Ipar Amerikako lau kirol nagusienen artean liga erregularra irabazteagatik saria eta garaikurra eskeintzen dituen bakarra da, nahiz eta NBAan ere denboraldi amaieran liga erregularrean balantze onena izan duen taldeari ere diru-saria eman ohi zaion.

Irabazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea Puntua Kanporaketak
(Stanley Cup)
2014-15 New York Rangers 113 Puntu Tampa Bay Lightning taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
2013-14 Boston Bruins 117 Puntu Montreal Canadiens taldearen aurka Konferentziako Finalerdia galdu zuen
2012-13 Chicago Blackhawks 77 Puntu Stanley Kopako irabazlea
2011-12 Vancouver Canucks 111 Puntu Los Angeles Kings taldearen aurka Konferentziako Finalaurdena galdu zuen
2010-11 Vancouver Canucks 117 Puntu Boston Bruins taldearen aurka Stanley Kopako Finala galdu zuen
2009-10 Washington Capitals 121 Puntu Montreal Canadiens taldearen aurka Konferentziako Finalaurdena galdu zuen
2008-09 San Jose Sharks 117 Puntu Anaheim Ducks taldearen aurka lehen txandan galdu zuen
2007-08 Detroit Red Wings 115 Puntu Stanley Kopako irabazlea
2006-07 Buffalo Sabres 113 Puntu Ottawa Senators taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
2005-06 Detroit Red Wings 124 Puntu Edmonton Oilers taldearen aurka lehen txandan galdu zuen
2004-05 Jokalarien greba eta ligako nagusien itxieraren ondorioz ez zen irabazlerik egon
2003-04 Detroit Red Wings 109 Puntu Calgary Flames taldearen aurka Konferentziako Finalaurdena galdu zuen
2002-03 Ottawa Senators 113 Puntu New Jersey Devils taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
2001-02 Detroit Red Wings 116 Puntu Stanley Kopako irabazlea
2000-01 Colorado Avalanche 118 Puntu Stanley Kopako irabazlea
1999-00 St. Louis Blues 114 Puntu San Jose Sharks taldearen aurka lehen txandan galdu zuen
1998-99 Dallas Stars 114 Punts Stanley Kopako irabazlea
1997-98 Dallas Stars 109 Puntu Detroit Red Wings taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
1996-97 Colorado Avalanche 107 Puntu Detroit Red Wings taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
1995-96 Detroit Red Wings 131 Puntu Colorado Avalanche taldearen aurka Konferentziako Finala galdu zuen
1994-95 Detroit Red Wings 70 Puntu New Jersey Devils taldearen aurka Stanley Kopako Finala galdu zuen
1993-94 New York Rangers 112 Punts Stanley Kopako irabazlea
1992-93 Pittsburgh Penguins 119 Puntu New York Islanders taldearen aurka Dibisioko Finala galdu zuen
1991-92 New York Rangers 105 Puntu Pittsburgh Penguins taldearen aurka Dibisioko Finala galdu zuen
1990-91 Chicago Blackhawks 106 Puntu Minnesota North Stars taldearen aurka Dibisioko Finalerdia galdu zuen
1989-90 Boston Bruins 101 Puntu Edmonton Oilers taldearen aurka Stanley Kopako Finala galdu zuen
1988-89 Calgary Flames 117 Puntu Stanley Kopako irabazlea
1987-88 Calgary Flames 105 Puntu Edmonton Oilers taldearen aurka Dibisioko Finala galdu zuen
1986-87 Edmonton Oilers 106 Puntu Stanley Kopako irabazlea
1985-86 Edmonton Oilers 119 Puntu Calgary Flames taldearen aurka Dibisioko Finala galdu zuen

1985-86 denboraldi arteko liga erregularreko txapeldunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]