Prokrastinazio
Prokrastinazioa (latinetik datorren hitza, lat. procrastinare: pro aurrera eta crastinus etorkizunari lotutakoa). Atzerapen edo atzerakuntza, aintzakotzat hartu behar diren ekintzak edo egoerak atzeratzen direnean gertatzen da.[1]
Jarreraren borondatezko nahasmendua edo trastornoa da, ekintza aldaketarekin, minarekin edo estresarekin lortzean datza. Nahasmendu hori psikologikoa, fisikoa edo intelektuala da. Hitza egin gabeko ekintzak sor dezakeen antsietateari aplikatzen zaio, amaitzeko borondaterik ez dagoenean.
Atzeratzen den ekintza modu larrian, kezkagarrian, arriskutsuan, zailean eta aspergarrian har daiteke, hau da, estresgarria izango da, horregatik atzeratzen da sine die, larrialdiak garrantziak baino lehentasun handiagoa izango du.
Nahasmendu psikologikoren baten seinalea izan daiteke edo depresioa edo AGHNaren seinalea (Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prokrastinazioak ekintzak atzeratuz erantzukizunak hartzea saihesten du eta gizakia bere zereginetatik kanpo gelditzen diren eginkizunetan errefuxiatzen da.
Gauzak atzeratzearen ohiturak, nahiz eta frogatuta ez dagoen, kanpoko elementuen menpekotasuna sor dezake, hauen artean, Interneten ibiltzea, liburuak irakurtzea, erosketetara joatea, etengabe jatea edo eguneroko lanean gehiegi murgiltzea.[2]
Osasun arazo hau ez dago beti depresioarekin edo autoestimu baxuarekin lotuta. Gehiegi hobetzeak edo porrotari beldur izateak aitzakiak dira eginkizuna atzeratzeko, adibidez, erabaki bat hartzea itxaroten den dei bati jaramonik ez egitea.
Ekintza hau burutzen duten bi gizabanako mota daude:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Behin behineko prokrastinadoreak, ekintza ez denean sarritan errepikatzen.
- Prokrastinadore kronikoak dira, ordea, jarrera iheskorra etengabea eta errepikatua denean denboran.
Autore batzuek diote gaur egun menpekotasuna erakusten duten jarrerek aldegite nahasmendua bultzatzen dutela. Adibidez telebistari edo ordenagailuei edo eskuko telefonoari dagozkien menpekotasunak. Beste autore batzuk diote menpekotasun hauek ez direla existitzen, hala ere, gaia oso berria da eta asko ikertu behar da oraindik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Goikoetxea, Jakes. «Eginbeharrak, gerotik gerora» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «5 charlas TED sobre la procrastinación: qué es y cómo evitarla» EDUCACIÓN 3.0 2021-05-22 (Noiz kontsultatua: 2021-07-06).