Tatuaje
Tatuajea azalpean margoa txertatuz egiten den marrazki ezabaezina da. Tatuajeak munduko leku gehienetan egin izan dira; baina gutxiago egin izan dira azal iluneko jendearen artean, eta oso gutxi Txinan.
Kristautasuna zabaltzean Europa osoan, galdu egin zen tatuajeak egiteko ohitura, baina, Amerika eta Polinesia aurkitzean, berriro hasi zen ohitura zabaltzen. Gaur egun, hala ere, gehiago egiten da Europako zenbait herrialdetan, Ingalaterran adibidez, besteetan baino.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.