Psikosia (eleberria)
Itxura
| Psikosia | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Robert Bloch (1959) |
| Argitaratze-data | 1959 |
| Generoa | Thriller |
| Jatorrizko izenburua | Psycho |
| Argitaletxea | Simon & Schuster |
| Herrialdea | |
| Euskaraz | |
| Izenburua | Psikosia |
| Itzultzailea | Javi Cillero Goiriastuena |
| Argitaratze-data | 1996 |
| Bilduma | Literaturak Saila |
| Orrialdeak | 201 |
| ISBN | 9788479175764 |
Psikosia (Psycho, ingelesez) Robert Bloch idazle estatubatuarraren eleberri bat da,1959an argitaratua. Alfred Hitchcock zuzendari ingelesak 1960ko izenburu bereko filmean zinemaratu zuen liburua. Anthony Perkinsek egin zuen Norman Batesen papera, eta Janet Leighek, Mary Cranena.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ihesi dabilen neska gazte bat Fairvaleko (Kalifornia) motel batera iritsi da: jabeak Norman Bates izeneko gazte bat eta haren ama dira. Motela ez da ematen duen bezain lasaia.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mary Crane: bere nagusiari 40.000 dolar lapurtzen dizkio, senargaiarekin ezkondu ahal izateko. Bere ihesean Fairvaleko (Kalifornia) motel batera heltzen da, non logela bat alokatzen duen.
- Sam Loomis: Mary Craneren senargaia.
- Norman Bates: Motelaren jabea. Bere amak guztiz menderatzen du.
- Normanen ama: Semea guztiz menderatzen duen atso suminkorra.
- Joe Considine: Normanen amaren senargaia.
- Lila Crane: Maryren ahizpa. Horren bila dabil, ahizpa desagertu eta gero.
- Milton Arbogast: Maryren nagusiak kontratatutako detektibea, neska aurkitzeko.