Edukira joan

Publizitate estatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Telefunken elektragailuen publizitate estatikoa, azulejoz egina, Mendaroko tren geltokian zegoena 20. mendean, 21. mendean desagertua

Publizitate estatikoa hiri, herri eta errepideetan kartel, panel eta antzeko publizitate elementu finkoak dira. Ohikoak dira, hormetan, autobusetan, trenetan, autobus geltokietan, kaleko argietan eta beste hiri-altzarietan. Publizitate estatikoa hedabide idatzietan txertaturiko publizitatea ere sartzen da. Ohikoa izaten da ere kirol probetan, adibidez, futbol zelaietako hesi mugatzileetan, edo txrrindualritza probetan, errepideetan jartzen diren barandetan.

Publizitate dinamikoa ez bezala, publiziate estatikoa ezin da hartzailearen ezaugarrietara moldatu. Publizitatea, historikoki, estatikoa izan da, eta Interneteko garapenarekin batera, publizitate dinamikoek gora egin dute.

Publizistek iragarki estatikoekin publiko objetiboen (target) segmentazioak egiten jarra dezakete. Kanpaina sortuko eta iragarkiak erosiko dituzte medio batzuetan, demografian, medioan, geografian, kanpainaren helbnuruaren eta erabiltzaileen portaeretan oinarritutako segmentazio-parametro jakinakkontuan harturik. Parametro horietara egokitzen diren erabiltzaile garrantzitsuei bakarrik zuzenduko zaie kanpaina. Hala ere, publizitate hori estatikoa izaten jarraituko du, iragarkiaren elementu sortzaileak ez baitira aldatzen erakusterakoan.[1] Egun kanpainetan, dena den, bi motako publizitatea uztartu ditezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Exploring Static Ads: Are They Still Effective in Marketing?» Pathlabs (kontsulta data: 2025-10-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.