Jocelyn Bell Burnell
Susan Jocelyn Bell Burnell Dama, DBE, FRS, FRAS (Belfast, Ipar Irlanda, 1943ko uztailaren 15a - ), Ipar Irlandako astrofisikaria, bere tesi-tutorearekin batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuen. Institute of Physicseko zuzendaria izan zen 2008ko urritik 2010eko urrira. Orain Marshall Stoneham da honen arduraduna.
2022an Honoris causa doktore izendapena eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak.[1]
Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1986. urtean Edinburgoko Errege Behatokiko zientzialari izendatu zuten. Pulsar izeneko neutroi izarra aurkitu zuen; pulsar izarra neutroiz osaturiko izarra da, oso bizkor biratzen dena, eta tarteka erradio uhinak eta erradiazio elektromagnetiko batzuk igortzen ditu. Burnellek 1967. urtean ikusi zuen lehenengoz pulsar bat, iturri ezezagun batetik iristen ziren bulkadak nabaritu zituen erradiazio teleskopio bat erabiltzen ari zela. Izar mota berri bat aurkitu zuela konturatu eta bere ikerketak sakondu zituelarik, neutroiez osaturiko izarra, edo pulsarra, aurkitu zuen. Pulsarraren aurkikuntzak izarren jatorriari eta bilakaerari buruzko ideia berri ugari sortzeko aukera eman du.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Lartzanguren, Edu. «Jocelyn Bell astrofisikaria 'honoris causa' doktore izendatuko du EHUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|