Pumita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pumita
Laguntza:Arroka infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Pumita
Arroka igneoa
Mineral garrantzitsuak beira
Dentsitatea 0,910 g/cm3
Minimoa 0,25 g/cm3


Pumita edo apar harria arroka igneo piroklastiko besikular bat da. Dentsitate txikia du eta kolore argia.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Riolita, trakita edo fonolita eratzen duten magmek sor dezakete, magma felsikoek beraz. Kolore argia izaten du, zuria, horixka, grisa edo gorrixka. Pumita beira bat da, ez baitu kristalik.

Pumitaren porositatea %90a da. Poroak normalean hodi formakoak izaten dira, sumendiko tximiniatan luzatu egiten baita, baina batzutan burbuila esferikoak ere izaten ditu, erupzio garaian lurrin presio handiak jasaten dituenean.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pumita material piroklastikoa airera jaurtitzen denean sortzen da, gas burbuila ugari izaten dituelako eta azkar solidifikatzen da. Pumita basaltikoa denean eskoria izena jasotzen du, baina hau dentsoagoa da.

Krakatoaren eztandaren ostean Ozeano Barean 25 metroko luzera zuten pumitak igerian egon ziren bi urtez eta batzuetan palmondoak eta belarrak jaio ziren. Pumitaren dentsitatea aldakorra da burbuilen artean dagoen materialaren arabera, baina gehienetan uretan flotatzen du. 1979, 1984 eta 2006an Tongan egon ziren ur-azpiko leherketetan pumitazko zati handiak sortu ziren, batzuk 30 kmko zabalera zutenak eta Fiji inguruan igerian egon zirenak.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urratzaile gisa erabiltzen da gorputz garbiketan, edo esfoliazio kosmetikoak sortzen dira eta ehungintzan ere erabiltzen da. Hauts eran hortz oretan edo xaboietan txertatzen da.

Erromatarrek eraikuntzarako ere erabiltzen zuten hormigoitan nahastuta, tenpluak eta akueduktoak egiteko.

Lorategietan lurzoruari gehitzen zaio landareentzako aireazio egokia lortzeko asmoz.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pumita Aldatu lotura Wikidatan