Fiji

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Fiji Uharteetako Errepublika
Matanitu Tu-Vaka-i-koya ko Viti
फ़िजी रिपब्लिक, فِجی رپبلک
fijiko bandera
Bandera

fijiko armarria
Armarria

Goiburua: Rerevaka na Kalou ka Doka na Tui
Nazio ereserkia:
Meda Dau Doka edo God Bless Fiji
Fiji: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Suva
18°10′S 178°27′E
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, Fijiera eta Hindia
Gobernua
Buruzagi Nagusia
Presidente
Lehen Ministroa
Junta militarra
Elisabet II.a
Epeli Nailatikau
Frank Bainimarama
Independentzia
Britainia Handitik

1970eko urriaren 10a
Eremua
• Guztira
• Ura

18.274 km² (155.)
% Arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena(2009)
• Errolda (-)
• Dentsitatea

Herritarra

849.000 (156.)
-
46,4 biztanle/km² (148.)

fijiar
Dirua Fijiko dolarra (FJD)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
UTC (UTC +12)
UTC (UTC +13)
Interneteko domeinua .fj
Telefono aurrezenbakia +679
Bazkide: NBE, Commonwealth.

Fiji Uharteetako Errepublika, edo Fiji (jatorrizko izena, fijieraz: Viti) Ozeano Bareko hegoaldean dagoen estatua da, Vanuaturen ekialdean, Tongaren mendebaldean eta Tuvaluren hegoaldean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fijiko mapa

Fiji Ozeaniako erdigunean dago; Melanesiaren barruan kokatu ohi da eta Polinesia zein Mikronesiatik hurbil dago, Vanuatu eta Tongaren artean. Bere azalera osoa 194000 km2koa da; %10 lurra da.

Fiji 322 uhartek (106 biztanledunak) eta 522 uhartetxok osatzen duten estatua da. Bi uharte nagusiak Viti Levu eta Vanua Levu dira, menditsuak eta oihan tropikalez estaliak.

Viti Levun estatuko biztanleriaren hiru laurdenak bizi dira; han dago Suva hiriburua, non biztanleriaren laurdena bizi den. Beste hiri nagusiak Nadi (aireportua) eta Lautoka (itsasportua) dira.

Vanua Levuko hiri nagusiak Labasa eta Savusavu dira.

Bi nagusien inguruan dauden beste uharte eta uhartedi batzuk:

Horiez gain azpimarratzekoak:

Estatuko mendirik altuena Tomaniivi (1324 m) da, Viti Levun.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Levuka (1842)

Fiji uharteetako lehen biztanleak Asia hegoekialdetik joan ziren. XVII. mendean zehar iritsi ziren lehen europarrak, baina XIX. mendera arte ez ziren finkatu. 1874an Britainia Handiak konkistatu zituen.

1970ean independentzia lortu zuten, Commonwealtharen baitan eta Ingalaterrako Elisabet II.aren koroapean segitu zuten 1987ra arte. Urte horretan, estatu kolpe baten ondorioz, errepublika ezarri zen, gaur egunera arte. Konstituzio berriak Fijiko indigenen eta indioen arteko berdintasuna ezarri zuen.

Berdintasun hori apurtzeko saiakera egon zen 2000n, George Speight-ek gidatuta, indigenek estatu kolpea egin zutenean. Hala ere, Frank Bainimaramak egoera normaldu zuen beste estatu kolpe berrezarle batekin.

2006an Bainimaramak beste estatu kolpe bat egin zuen, Laisenia Qarase lehen ministroaren aurka. Gatazka egoera gogor baten ondoren, Qaraseren boterea guztiz ezabatu zen eta Bainimarama bihurtu zen de facto presidente.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987tik errepublika da. Presidentea da estatu burua; hala ere, botere oso mugatuak ditu, (krisi garaian izan ezik). Parlamentua bi ganbarak osatzen dute: Senatuak eta Kongresuak. Bietan eserleku gehienak Fijiko indigenei erreserbaturik egoteak diskriminazioa sortzen du, batez ere jatorri indiarreko biztanleen aurka. Parlamentuaren zeregin garrantzitsuenak lehen ministroa hautatzea eta haren kontrola burutzea dira.

Alderdi politiko ugari daude, baina bi dira garrantzitsuenak: Soqosoqo Duavata ni Lewenivanua (Alderdi Batua izenez ere ezagutzen dena, jatorri indigenako kidez osatuta, gehienbat), eta Alderdi Laborista, nagusiki jatorri indiarreko kideak biltzen dituena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografiaren bilakaera

906 000 biztanle zituen 2006an (49 biztanle/km²). Fijitar indigenak polinesiar eta melanesiar jatorrikoen nahastea dira, batez ere orain dela mende asko Pazifikoko hegoaldean izan ziren migrazioen ondorengoak. Indiar jatorrikoen arbasoak 1879-1916 bitartean azukre ustiapenetan lan egitera joan ziren.

Fijiar indigena gehienak kristauak dira, batez ere metodista eta katolikoak. Indiar jatorrikoen artean, gehienak hinduak dira, baina badaude musulman eta kristau gutxi batzuk ere.

Ingelesa da hizkuntza ofiziala, baina indigenek gehienbat fijieraz hitz egiten dute. Indiarren artean, berriz, batez ere Fijiko hindia erabiltzen da .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fiji Aldatu lotura Wikidatan