Tonga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tongako Erresuma
Pule'anga 'o Tonga
Ereserkia: Ko e fasi 'o e tu'i 'o e 'Otu Tonga (en) Itzuli
Goiburua: Ko e ʻOtua mo Tonga ko hoku tofiʻa
("Jainkoa eta Tonga dire nire ondarea")
Flag of Tonga.svg
flag of Tonga (en) Itzuli
Coat of arms of Tonga.svg
coat of arms of Tonga (en) Itzuli
Tonga on the globe (small islands magnified) (Polynesia centered).svg
Geografia
HiriburuaNuku'alofa
21°8′5″S 175°12′30″W
Azalera748,506563 km² (186.)
Punturik altuenaKao (en) Itzuli
Punturik sakonenaOzeano Barea (0 m)
KontinenteaOzeania
MugakideakAmeriketako Estatu Batuak
Administrazioa
Tongako monarkaTupou VI.a
Tongako Lehen MinistroaPohiva Tuʻiʻonetoa (en) Itzuli
LegebiltzarraLegislative Assembly of Tonga (en) Itzuli
Harreman diplomatikoakWikidata logo.svg Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria108.020 (2017) (194.)
Red Arrow Down.svg0 (2017)
Dentsitatea144,31 bizt/km² (76.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa3,722 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak3.179 (2014)
Bizi-itxaropena73,029 (2016)
Giza garapen indizea0,726 (2017)
Ekonomia
BPG nominala426.057.453,06492 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg24.495.446,83495 (2016)
BPG per capita3.959 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg215 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa644.791.231 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg28.662.877 (2016)
BPG per capita EAPn5.969,184 nazioarteko dolar (2017)
Green Arrow Up.svg217,533 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala3,5 % (2016)
Erreserbak198.522.418 US$ (2017)
Green Arrow Up.svg22.025.118 (2016)
Inflazioa2,5 % (2016)
Green Arrow Up.svg3,6 (2015)
Historia
Sorrera data: 1970
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+676
ISO 3166-1 alpha-2TO
ISO 3166-1 alpha-3TON
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.AS/NZS 3112 (en) Itzuli
Internet domeinua.to
mic.gov.to

Tongako Erreinua (ahozkera: toŋa) Ozeano Barean dagoen uhartedia da. 169 uhartek osatzen dute eta horietatik 36tan jendea bizi da[1]. 800 kilometroko luzera du iparralde-hegoalde norantzan. Samoaren hegoaldean dago, Australiaren ekialdean eta Zeelanda Berriaren iparmendebaldean. Tonga hitzak tongeraz hegoalde esan nahi du, Polinesia osoan hegoaldeen dauden uharteak baitira.

Tonga Ozeaniako uharte-nazioen artean monarkia duen bakarra da eta mota horretako herrialdeen artean formalki kolonizatua izan ez zen herrialde bakarra ere bada.

Uharteei beste izen batzuk ere eman izan zaizkie, adibidez Uharte Adiskidetsuak, Cook Kapitaina bertara 1773an iritsi zenean emandako ongietorri adiskidetsua dela eta. 'inasi jaiaren garaian iritsi zelako gertatzen da hori, uharteko nagusiari fruituak oparitzen zaizkiolako eta gonbidapena jaso zuelako. Willian Mariner idazlearen arabera nagusiek Cook erail nahi zuten baina ez zuten adostu hau nola egin.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen inguruan Tongarrak eta euren nagusia zen Tu'i Tonga ezaguna ziren Ozeano Bare osoan zehar, Niuetik Tikopiara. Han-hemenka ibiltzen ziren eta historialari batzuek "Tongar Inperio" izena eman izan diote horri. XV. mendean eta berriro ere XVII. mendean gerra zibila egon zen. Egoera horretan iritsi ziren lehenengo kolonizatzaile europarrak. Lehenengo Herbehereetako Willem Schouten eta Jacob Le Maire iritsi ziren 1616an Niuatoputapura eta Abel Tasman 1643an Tongatapu eta Ha'apaira. Geroago garrantzia izan zuten Cook Kapitainaren bisitek 1773, 1774 eta 1777an, Alessandro Malaspinarenak 1793an eta misioilariena 1797tik aurrera (batez ere Eliza Metodistako Walter Lawry Bullerrena 1822an.

Tonga Polinesioako Erreinura Taufa'ahauk batu zen 1845an. Bere titulua jaso zuen Tu'i Kanokupolu gisa baina George Errege izena eman zioten. 1875ean Shirley Baker misioilariak Tonga monarkia konstituzional izendatu zuen eta mendebaldeko monarkien legedi eta sistema hartu zuen.

Tonga Britaniar Protektorato bat bilakatu zen 1900ko maiatzaren 18an, bigarren errege bat lortzen saiatu zirenean. Britaniar Inperioaren barruan 1901etik 1952rarte Mendebaldeko Ozeano Bareko Lurralde Britainiarretako zati bat izan zen. Hala ere euren errege propioak izaten jarraitu zuten.

Kolonia garaiaren bukaera Salote Tupou III.a erreginarekin bukatu zen, 1970ean. Tonga Commonwealthera batu zen 1971n eta Nazio Batuen Erakundera 1999ko irailean. Commonwealtharen barruan Elizabeth III.a buru ez duen estatu monarkiko bakarra da. Erresuma Batuak zuen azkeneko Goi Komisarioa 2006an erretiratu zen, egoitza Fijira mugituz.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongako mapa eta banaketa

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonga hiru eskualde administratibotan banatuta dago[3]:

Bakoitzak bere hiriburua du, baina Tongatapuren hiriburua herrialdearena ere baden Nuku'alofa da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongako Erresumak dituen 112.422 biztanleen gehiengoa Tongatapun bizi dira, uharte nagusia. Nahiz eta populazioaren zati handi bat Nuku'alofara mugitu den bertan dagoen europar kulturaren eraginak ez ditu hautsi oraindik oso garrantzitsuak diren familia eta herriarekiko loturak. Eguneroko bizitzan eragin handia dute alde batetik Polinesiar ohiturek eta bestetik Kristautasunak. Adibidez komertzio guztiek larunbata gauerditik igande gauerdira ixten dute eta Konstituzioan bertan aipatzen da Sabbatha sakratua dela betirako. Tongarren gehiengoa metodista da[4], gutxiengo katoliko batekin eta geroz eta mormoi gehiagorekin. Zentsuaren arabera % 37 Wesleyar Askeak dira, % 17 mormoiak eta katolikoak % 16. Tongako Eliza Askeko kideak % 11 dira. Mormoien arabera Tonga da euren erlijioarekiko atxikimendu gehien duen munduko herrialdea.[5]

Tongarren % 98 etniaren arabera polinesiarrak dira eta nahaste txikia dute melanesiarrekin. Besteak europarrak, europar eta polinesiarren nahasteak edo Ozeano Bareko beste uharteetako herriak dira.

Ehunka txinatar ere badaude, baina beraien kopurua jaitsi egin da 21. mendean. Izan ere, 2001an uharteetan 3.000 to 4.000 txinatar bizi zirela kalkulatzen da, populazioaren %3.5 inguru; baina 2006an Nukuʻalofan istiluak izan ziren txinatarrak jabe ziren negizoen kontra, eta horrek emigrazioa eragin zuen[6], 300 inguru geratu zirelarik azkenean.

15-85 urte arteko emakumeen % 70 lodia da. Naururekin batera munduko herrialderik lodiena da.[7]

Gobernu erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tonga da Ozeano Bareko herrialdeen artean monarkia hereditario konstituzional bakarra. Konstituzioa 1875ean baieztatu zuen George Tupou I.a erregeak, zeinak sentitu zuen premia garapen nazionala eta sendotze politiko bat funtsezkoa izango zela, herrialdearen iraupenerako. Kolonizazio britainiarraren mende jausi ziren arren, ez zen erabateko kolonia bat izan, eta Pazifikoko herrialde independentea izan zen 19. eta 20. mendeetan zehar.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongako jantzi tradizionalari taʻovala deritzo, eta pandano ostoekin egina dago; gizonezkoek zein emakumezkoek janzten dute.

Dantza tradizionalena eta nazionala lakalaka izenekoa da, eta zeremonia inportanteen hasieran dantzatzen da, halanola erregetza hartzeko ospakizunak edo konstituzioaren urtemugak. Unescok gizateriaren ondare immaterial izendatu da dantza hori[8].

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hezkuntza derrigorrezkoa eta doakoa da 6 eta 14 urte bitartean. Misioen eskolek lehen hezkuntzaren % 8 eta bigarren hekzuntzaren % 90 ematen dute. Eskola publikoek gainontzekoa betetzen dute. Goi-mailako hezkuntzak irakasle eskolak, medikuntza, nekazaritza eta negozioetarako eskolak dira. Beste guztia munduan zehar ikasten dute.

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongera da herrialdeko hizkuntza ofiziala, ingelerarekin batera. Hizkuntza austronesiar bat da eta Wallisiarra, Niuera, Hawaiiera eta Samoeratik gertu daude.

Literatura tongarra ahozko tradiziozkoa da, eta ez daude 1960tik aurrera, idazle gutxi batzuk baizik. Hauen artean nabarmentzen dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Munduko Bankuaren txostena Ozeano Barearen inguruan
  2. Fiji-Tonga-Fiji hegaldiaren inaugurazio testua
  3. (cf. Ernst, Manfred/ Winds of Change. Suva: PCC, 1994, p. 146)
  4. Wakeley, Alan B. "LDS Newsroom" LDS Church Statistical Information: Tonga, May25, 2008
  5. (Ingelesez) «Flight chartered to evacuate Chinese in Tonga» ABC News 2006-11-22 (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).
  6. (Ingelesez) Welcome to the town that will make you lose weight - Times Online
  7. Unknown. (2016-08-17). «Geografía Cultural de Oceanía: Danzas» Geografía Cultural de Oceanía (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]