Drop (errugbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Punpa-lasterreko ostiko» orritik birbideratua)
Nick Evansek (10) Harlequin F.C. bere taldearentzat drop bat egiten

Drop, punpa-lasterreko ostiko edo bote-lasterreko ostiko baloia eskuetatik askatu ondoren lurrean punpa egin bezain laster zangoz ostikatzeko ekintza da. Gisa horretako ostikoak baliatzen dira zenbait sake egiteko (22 metroko sakea, esate baterako) edo baloia jokoan dagoenean, baloia hagen artean pasatuz gero baita puntuak lortzeko ere.[1] Hitza ingelesezko drop kick esapidearen laburdura da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Errugbia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.