Entsegu (errugbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Shaun Perry ingeles errugbilariaren entsegua, Ingalaterra eta Zeelanda Berriaren arteko partiduan.

Entsegua (ingelesez: try; frantsesez: essai) errugbi bost puntu lortzeko burutzen den jokaldia da. Entsegua lortzeko errugbilariek baloia arerioen entsegu eremuaren lurzoruan utzi behar dute, alegia, entsegu lerroaren atzean dagoen eremuan.

Behin entsegua burututa, entsegua lortu duen taldeko orpokatzaileak baloia arerioaren hagen artera ostikatu eta beste bi puntu gehigarri lortzeko aukera du. Baloi ostikatzea 22 metroko lerrotik burutzen da, zehazkiago, 22 metroko lerroa eta entsegua lortu den gunearekiko elkartzut den kokalekutik.

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.