Uztartze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uztartzea.

Uztartzea[1] (frantsesez: mêlée; ingelesez: scrum) errugbian maiz gertatzen den joko-ekintza bat da. Euskal Herrian frantsesaren eraginez maiz mele hitza ere erabiltzen da, frantsesezko mêlée hitzetik eratorria, alegia, "istilu" edo "jendetza" esan nahi du.

Laburbilduz, falta bat gertatu den leku berean egiten den joko-ekintza. Talde bakoitzeko zortzi aitzinekoak elkarri helduz hiru lerrotan antolatzen dira, elkarri parez pare aurre eginez, eta uztartze-erdilariak multzo biak banantzen dituen pasabidean jokoan jartzen duen baloia irabazteko bultzaka hasten dira.

Nazioarteko partiduetan epaileek uztartzea burutu behar duten errugbilariei baloia jokoan ipini aurretik eta prest egon daitezen honakoa oihukatzen die: crouch, bind, set ("kukubilko, eutsi, prest").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.