Puntillismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Georges Seuraten La Parade de Cirque (1889) margolanaren xehetasun honetan puntillismoaren teknika ageri da.

Puntillismoa, neoinpresionismoa eta dibisionismoa ere deitua, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran kolorea modu berri batez erabiltzeko asmoz sortutako margolaritza joera izan zen. Ezaugarri nagusia puntu edo pintzelkada bananduen erabilera du, eta irudien antolamendua ikusleak egin behar du. Georges Seurat (1859-1891) eta Paul Signac (1863 - 1935) izan ziren maisu nagusiak. Margolaritza higikunde horrek gutxi iraun zuen, baina eragin handia izan zuen margolari batzuengan: Henri-Edmond Cross eta Lucie Cousturier frantsesengan, Henry Van de Velde eta Théo van Rysselberghe belgikarrengan, eta Darío Regoyos espainiarrarengan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]