Henry Van de Velde

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Henry Van de Velde
Henry van de Velde S.jpg
Bizitza
Jaiotza Anberes1863ko apirilaren 3a
Herrialdea  Belgika
 Alemania
Heriotza Zürich1957ko urriaren 25a (94 urte)
Hezkuntza
Heziketa Royal Academy of Fine Arts (Antwerp)
Hizkuntzak frantsesa
Nederlandera
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa, diseinatzailea, margolaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Ganteko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Boekentoren
Kröller-Müller Museum
Kidetza Deutscher Werkbund
Les XX

Henry Van de Velde (Anberes, 1863ko apirilaren 3a - Oberägeri, Zug kantonamendua, 1957ko urriaren 25a) belgikar arkitektoa, diseinatzaile eta pintorea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Julian akademian egin zituen ikasketak eta Carolus Duranen lantegian lan egin zuen. Margolaritzan, dekorazioan edo are arkitekturan egindako lanagatik baino gehiago, obra bere osotasunean hartzeagatik da ezaguna. Hiru aldi bereizi ohi dira Van de Velderen obran.

Bloemenwerf etxerako diseinatutako aulkia, 1895
  • Lehenean (1890-1902) modernismoaren teorialari gisa nabarmendu zen. Bere etxea izan zen bere lehen lanetako bat: Bruselatik gertu dagoen Uccleko Bloemenwerf (1895). Beste zenbait etxetako dekorazioa egin zuen, Hageneko Folkwang Museokoa (1902), besteak beste. Lantegi bat ere sortu zuen (Ixelles, 1898), eta jantziak, brodatuak, ohialak, paper pintatuak, bitxiak, zeramikak, eta gauza arruntak diseinatu zituen.
  • Bigarren aldian (1902-1914) Alemanian lan egin zuen gehienbat, eta estiloz, postmodernistatzat hartzen da. Besteak beste, Werkbund antzokia eraiki zuen Kolonian (1914).
  • Hirugarren aldian (1918-1956) Herbehereetan lan egin zuen batik bat. Aipagarriak dira Ganteko Unibertsitateko liburutegia (1936), eta Kröller-Müller Museoa (1937-1954).

Ganteko Unibertsitateko irakasle ere izan zen. Bere teoria Dotrina Orriak (1942) liburuan agertu zuen. Modernismoaren bultzatzaile eta teorilari nagusietako bat izan bazen ere, Van de Velderen estiloak konstruktibismo-aldera egin zuen eta, pixkana, hasierako dekoratibismo sinbolistatik urrundu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Van de Velde Aldatu lotura Wikidatan