Edukira joan

Puntuazio marka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puntuazio-zeinu» orritik birbideratua)

Puntuazio marka edo puntuazio ikurra Mendebaldean idazketa ulergarria egiteko erabiltzen den tresna da. Gehienetan, geldiuneak adierazteko erabiltzen dira.

Idazketa eraikuntza linealeko komunikazio era bat da: guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jartzeko beharra dago.

Puntuazio marken egiturak testuari idazketa eta ulermena errazten diote. Honako helburuak dituzte:

  • Testua egituratzea.
  • Perpaus eta paragrafoak mugatzea.
  • Ideia nagusiak indartzea.
  • Bigarren mailako ideiak ordenatzea.
  • Anbiguotasunak kentzea.

Ohiko puntuazio markak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko idazkeretan, baita euskaraz ere[1], honako puntuazio markak erabiltzen dira, besteak beste:

  • Puntua ( . )
  • Koma edo kakotxa ( , )
  • Bi puntu ( : )
  • Hiru puntu edo etenpuntuak ( ... )
  • Puntu eta koma ( ; )
  • Galdera ikurra ( ? )
  • Harridura ikurra ( ! ): galdera ikurra eta harridura ikurra harriduraz egindako galderetan batera ager daitezke inoiz (Ez zenekiela azterketa noiz zen!? edo Ez zenekiela azterketa noiz zen?!).
  • Komatxoak edo aipu-markak: horietan, soilak ( ' ' ), inprimategiko soilak ( ‘ ’ ), inprimategiko bikoitzak ( "¨ " ), alboko soilak ( < > ) eta alboko bikoitzak ( « » ) bereizten dira.
  • Marra (normala) ( ), marra luzea edo elkarrizketa-marra ( ) eta marratxoa ( - ).
  • Zehar-marra edo barra etzana (/).
  • Apostrofoa ( ' ), Agur t'erdi esamoldean edo silabaren bat galdu dela adierazteko (gero ere > gero're), bertsolaritzazko testuetan arrunt-arrunta.
  • Parentesiak ( ( ) ), kortxeteak edo taketak ( [ ] ) eta giltzak ( { } ).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sarrera - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-07-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]