Puturrú de Fuá
Puturrú de Fuá | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Zaragoza, Espainia |
Musika mota | Umorea |
Urteak | 1985 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Fonomusic |
Taldekideak | |
Francisco Fatás José Gros Juan Manuel Labordeta | |
Informazio gehigarria | |
Puturrú de Fuá, Espainiako umorezko musika talde bat da. La Orquesta Mondragón euskal taldea edota La Trinca kataluniar taldearen umore satiriko ildo berekoa da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1985ean Aragoiko Zaragoza hiriburuan Francisco Fatás, José Gros eta Juan Manuel Labordeta (José Antonio Labordeta aragoiar kantautorearen hiloba) musikariek sortu zuten. No es una marca de fuagrás (1985) beren lehen diskoa argitaratu eta Espainia guztian ezagun egin ziren. Ni fu ni fuá (1986) diskoarekin jada sekulako arrakasta izan eta irrati eta telebistetan ohiko bilakatu ziren, beren No te olvides la toalla cuando vayas a la playa edo Los chicos de Plan doinu itsaskorreko beren abestiak udako abesti bihurtuz. Datozen urteetan diskoak argitaratzen jarraitu zuten, baina jada ohiartzun askoz ere txikiagoz.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- No es una nueva marca de fuagrás (1985).
- Ni fú ni fuá (1986).
- Menage a truá (1987).
- Úsame y tírame (1990).
- Lo mejor de Puturrú de Fuá (1993).
- Finas hierbas (1996).
- 20 años tiene mi humor (2000).
- Peligroso para la salud (2009).