Qafzeh leizea

Koordenatuak: 32°41′19″N 35°19′05″E / 32.688518°N 35.317998°E / 32.688518; 35.317998
Wikipedia, Entziklopedia askea
Qafzeh leizea
arabieraz: كهف القفزة; hebreeraz: מערת קדומים
Datuak
Koordenatuak32°41′19″N 35°19′05″E / 32.688518°N 35.317998°E / 32.688518; 35.317998
Map
Historia
Materiala(k)Homo sapiens aztarnak, okrea, muskuilu oskolak, bobido arrastoak, zerbido arrastoak
GaraiaErdi Paleolitoa - Bizantiar Inperioa
Garaia(k)Erdi Paleolitoa - Bizantiar Inperioa
KulturaMousteriarra (Levallois teknika)
Indusketa
ZuzendariakR. Neuville (1933-1934; 1934-1936)

M. Stekelis (1933-1934; 1934-1936) B.Vandermeersch (1965-1979)

O. Bar-Yosef (1965-1979)

Qafzeh, Kafzeh [nota 1]edo Qafzah leizea (arabieraz: قافزة كهف, Amildegi leizea hebreeraz:

מערת קדומים, Antzinakoen leizea) Jezreelgo haranean, Hego Galilea gunean eta Amildegi mendiaren (Qafzah mendia) oinarrian kokaturiko aztarnaegi arkeologiko eta paleoantropologikoa da.[2][3][4]

Gizaki anatomikoki modernoak kobazuloan, Erdi Paleolitotik Bizantiar inperioaren garaia arte bizi izan ziren. Azken garai honetan abandonatu ostean, artzainek artaldeen babeserako erabili zutelarik. Denborarekin leizearen sarrera menditik zetozen sedimentuek estali zuten, aztarnategi arkeologiko bezala interesa piztu eta leizea berrireki zen arte.[5]

Indusketa historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

René Neuville kontsular frantsesak eta Moshe Stekelis arkeologoak 1933ko uztailean Qafzeh leizeko lehen probazko indusketa arkeologikoa hasi zuten Pariseko Giza Paleontologia Institutuaren (L’Institut de paléontologie humaine, IPH) dirulaguntzarekin.[3][5] Indusketa lanak 1934ko abuztu eta irailean geldiarazi ziren, metakin arkeologikoa presionatzen zuen harkoskorrez beteriko tximinia batek adierazten zuen arriskuagatik. Hurrengo lau urteetan (1934-1937), Neuvillek lehen indusketa ofiziala zuzendu zuten.[6]

Bigarren indusketa denboraldia 1965eko uztailean hasi zen eta 1979ko udan amaitu.[4]

Leizearen kokapena eta egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qafzeh leizea Israeleko iparraldean aurkitzen da, Hego Galilea bezala definituriko gunearen barnean, Nazaretetik 2 Km hegoaldera.

Bertan, Jezreel (edo arabieraz, Marj Ibn Amir) haraneko Qafzeh mendiaren magalean aurkitu dezakegu leizea, harana zeharkatzen duen wait edo ibaiadarrarengandik metro gutxitara leizearen sarbidea aurkitu daitekeelarik.

Ganbera nagusiak 27 x 17 metroko tamiana eta Jezreelengo haranera begira dagoen terraza bat dauka.

Estratigrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kobazulo-ganberako irudikapen estratigrafikoa.[6]

Kobazulo barneko ganberan 13 geruza bereizi ziren ikerketa estratigrafikoan:[6][7]

  • 1-3 geruzek, garai historikoak adierazten zituzten.
  • 4-9 geruzek, Goi Paleoitoaren industria erakusten zuten.
  • 10-11 geruzetan, Goi eta Erdi Paleoitoaren elementuen nahastea aurkitu zen.
  • 12-13 geruzek, kultura mousteriar aberatsa aurkitu zen, nahiz eta hezurrik ez zen kontserbatu.

Beranduago egin ziren terrazako indusketetan, mousteriar garaiko metakinen 24 geruza bereizi ziren; bi jalkinetan banatuak:[6]

  • Goi-jalkiak (I-XVII). XV. geruza bereizten da taldekapen honetan, Levallois teknika bidez sorturiko puntak oso maiz aurkitu zirelako.
  • Behe-jalkiak (XVII-XXIV).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lehen argitalpenetan leizearen izena Kafzeh bezala idatzita aurkitu daiteke, Qafzeh hitz arabiarraren transkripzio alemaniar "lasaia" dena. Izan ere, indusketari buruz argitaraturiko lehen oharrak R. Koeppel alemaniarrak idatzi zituen, Neuviller indusketa-buruaren onarpenik gabe.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Köppel, R. (1935). DAS ALTER DER NEUENTDECKTEN SCHÄDEL VON NAZARETH. Biblica, 16(1), 58–73. http://www.jstor.org/stable/42617545
  2. Vandermeersch, Bernard; Bar-Yosef, Ofer. (1988). «Evolution biologique et culturelle des populations du Levant au Paléolithique Moyen. Les données récentes de Kébara et Qafzeh» Paléorient 14 (2): 115–117.  doi:10.3406/paleo.1988.4478. ISSN 0153-9345. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  3. a b (Ingelesez) Vandermeersch, Bernard. (2002-03-30). «The excavation of Qafzeh» Bulletin du Centre de recherche français à Jérusalem (10): 65–70. ISSN 2075-5287. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  4. a b (Ingelesez) https://www.facebook.com/thoughtcodotcom.+«Evidence for 90,000 Year Old Human Burials at Qafzeh Cave, Israel» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  5. a b (Frantsesez) Vandermeersch, Bernard. (2007-11-30). «Qafzeh, histoire des découvertes» Bulletin du Centre de recherche français à Jérusalem (18): 8–19. ISSN 2075-5287. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  6. a b c d Enzel, Yehouda; Bar-Yosef, Ofer. (2017). Quaternary of the Levant: environments, climate change, and humans. Cambridge University Press, 251-253 or. ISBN 978-1-107-09046-0. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  7. (Ingelesez) Vandermeersch, Bernard; Bar-Yosef, Ofer. (2019-12-30). «The Paleolithic Burials at Qafzeh Cave, Israel» PALEO. Revue d'archéologie préhistorique (30-1): 256–275.  doi:10.4000/paleo.4848. ISSN 1145-3370. (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]