Qalat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qalat ibn maan Palmira inguruan.

Qalat, qal'at, qal‘a edo kalata latinezko alfabetoan persierazko eta araberazko قلعة hitza jasotzeko saiakerak izan dira. Euskaraz leku gotortua izango litzateke, hots, gotorlekua. Hitza toponimian oso erabilia izan da. Qalatak benetako gazteluak izan daitezke, esaterako Rumkale (Qal'at al-Rum -"bizantziarren gotorlekua"), edo horma batekin babestutako toki bat, ohikoak adibidez Asiako Hego-mendebaldean.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibide asko aurki daiteke islamenpean egon diren lurraldetan:

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iran, Afganistan eta Pakistango eremu tribal askotan, non eraikuntza-praktika premodernoek irauten duten, qalata familia zabalaren ohiko bizitokia izaten jarraitzen du. Oso azkar eraiki daiteke, urtaro bakar batean, hartzen duen hedaduraren arabera. Izkinetan dorreak izan ohi dituzte edota babes handiagoa izateko gune egokiak, baina gehienetan harresi-zirkuitua baino ez dute. Zimenduak harrizkoak edo adreiluzkoak izan daitezke; hormak, bestetik, adobez egin ohi dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]