Palmira

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palmira1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Palmyra ruiny.jpg

Hondakin monumentalak

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv
Erreferentzia (ID) 23
Kokalekua Siria
Eskualdea2 Herrialde Arabiarrak
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Palmira[1][2], Siriako basamortuan dagoen antzinako hiria da, Hims probintzian, gaur egungo Tadmur hiritik 3 kilometrotara (palmira hitz beraren arabierazko bertsioa, "datil palmondoen hiria" esan nahi duena). Gaur egun, bere hondakin zabalak baino ez dira geratzen, nazioarteko turismo handia hartzen dutenak. Antzinako Palmira erresuma nabateoaren hiriburu izan zen Zenobia erreginaren erregealdi laburrean, 266 eta 272 bitartean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afqako oasiaren auzogunean gertatu ziren, Mariko artxibategietatik euren existentzia ezagutzen den lehen finkapenak. Biblian, Tadmor eta Tamar izenekin aipatzen da (Itsaso Hiletik gertu dagoen beste hiri batekin nahasketa dagoen arren). Sirian seleuzidarrak nagusi izan ziren garaian, Palmirak bere independentzia lortu zuen.

K. a. 41ean, Palmirako biztanleak Marko Antonioren tropetatik ihes egin zuten Eufrates ibaiaren beste aldera. I. mendean, Siria erromatar probintzia bihurtu zen, eta hiriak aurrera egin zuen karabanen merkataritzarekin, Zetaren Bidean baitzegoen.

Bisita baten ondoren, Hadriano erromatar enperadoreak, Palmirari, hiri aske eskubideak eman zizkion, eta izena Palmyra Hadrianagatik aldatu zuen.

Sasaniden aurkako gerran Valeriano erromatar enperadorea harrapatua izan ondoren, Palmirak mugak defendatu zituen Septimio Odenato edo Odaenathus gobernariaren agindupean. Hau hil ondoren, bere alarguna zen Zenobiak, bere seme Vabalatoren izenean, Palmiran ezarri zuen bere erresuma nabateoaren hiriburua. Bere independentzia sei urtez mantendu zuen, Erromaren setio eta birkonkistatze nahiaren aurrean, bere eragin eremua Egiptoraino hedatuz. 272an, garaitua eta Aureliano enperadoreak preso eramana izan zen, nork, urrezko kateekin lotuta, gurdi batetik tirarazi zuen bere garaipen martxan. Gero, barkatua izan zen, eta Tiburreko villa batetara erretiratu ahal izan zen. Bertako biztanleen beste matxinada baten ondoren, Palmira, 273an suntsitua izan zen. Dioklezianok berreraiki zuen Palmira, hiri berria, txikiagoa zen arren, eta handik gertu kanpamendu bat ezarri zuen, sasaniden aurkako defentsa bezala.

634an, arabiarrek hartu zuten, eta, 1089an, lurrikara batek erabat suntsitu zuen.

Palmirako ikuspegia

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belen Tenplua, Palmiran.

Palmirako turismogune nagusia, hiriko hondakinak dira, horien artean, Bel jainkoaren tenplua nabarmentzen delarik. 32an eraikia, Bel jainkoaren gurtzara sagaratua izan zen, Baal hitz babiloniarretik eratorria, jauna edo jabea esan nahi duena. Hiriko biztanleen jainko gorena zen, jainkoen jainkoa. Tenpluan, IV. mendean eliza bihurtua izan zena, animalien sakrifizioak egiten ziren.

Tenplutik metro gutxira, 1200 metroko kolomadi handi bat hasten da, antzinako hiriaren ardatza zena, 200.000 biztanle izatera iritsi zen (biztanleria handia garai hartako hiri batentzako). Zutabeen artean, kale zabaletik, animaliak zebiltzan eta, zutabeen azpian, pertsonak ibiltzeko bidezidorrak zeuden. Kolomadi handiaren alboetan, kontserbazio maila handi edo txikiagoan dauden hondakinak daude: babiloniar jainkoa zen Neboren tenplua, hil tenplua, Diokleziano erromatar enperadorearen kanpamendua, aurretik Zenobia erreginaren jauregia izan zena; antzokia, eta, beste batzuen artean, agora, non merkataritza lanak eta eztabaidatu egiten zen. Kolomaditik pixkat aldendua, tenplu eder bat dago, honen funtzioa zehaztasunez ezagutzen ez dena, baina eraikina oso ondo kontserbatua dago.

Hiritik irten eta mendietan kilometro bat barneratuz, egonezina eta tristezia eragiten duen paisaia duen toki bat dago, karratuak eta trinkoak diren dorreak bezalako eraikinekin: Hilobien harana da. Hiru hilobi mota daude, eta Kristo ondorengo garaiko lehen hiru mendeetan eraikiak izan ziren. Eraikin hauetakoren batzuk, 500 gorpu izatera ere hel zitezkeen.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Palmira

Koordenatuak: 34°33′26″N 38°16′2″E / 34.55722°N 38.26722°E / 34.55722; 38.26722