Edukira joan

Qiu Qiyuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qiu Qiyuan

Bizitza
JaiotzaFujian2007ko maiatzaren 24a (17 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Qiu Qiyuan (txinera sinplifikatuz: 邱祺缘) (Fujian, 2007ko maiatzaren 24a) kirolari txinatarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan barra asimetrikoetan zilarrezko domina eskuratu zuen.[1]

Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten[2]. 2022ko Txinako txapelketan oreka-barran urrezko domina eskuratu zuen. 2023an Munduko txapelduna izan zen barra asimetrikotan eta aparatu guztien sailkapenean laugarren egin zuen Anberesen[3]. Ondoren Asiako txapelketan urrezko hiru domina lortu zituen, aparatu guztien sailkapenean, barra asimetrikotan eta taldekako kategorian.[2]

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen Kaylia Nemour aljeriarraren atzetik.[4]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina barra asimetrikoak
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Anberes ( Belgika) 1. postua, urrezko domina barra asimetrikoak
Asiako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Singapur ( Singapur) 1. postua, urrezko domina aparatu guztiak
2023 Singapur ( Singapur) 1. postua, urrezko domina barra asimetrikoak
2023 Singapur ( Singapur) 1. postua, urrezko domina taldeka

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Qiu Qiyuan takes silver after outstanding performance» regional.chinadaily.com.cn (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
  2. a b (Ingelesez) Kwek, Kimberly. (2023-06-16). «China’s Qiu Qiyuan, 16, grabs first Asian C’ships gold, wins individual all-around» The Straits Times ISSN 0585-3923. (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
  3. (Ingelesez) «Qiu Qiyuan listed on Chinese gymnastics team Roll of Honor» chinadailyhk (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
  4. (Ingelesez) «Qiu Qiyuan delivers big-time bar routine to take silver | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]