Quebrantahuesos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quebrantahuesos

2007ko lasterketa Somport ingurutik iraganez.
Lekua Aragoi Sabiñanigo, Aragoi
 Espainia
Data Ekaina aldera
Mota Egun bakarreko lasterketa
Antolatzailea Peña Ciclista Edelweiss
Historia
Lehenengo edizioa 1991
Edizio kopurua 20 (2010)
Webgunea www.quebrantahuesos.com

Quebrantahuesos (gaztelaniazko hitza, euskaraz «ugatza» esan nahi duena) Aragoin jokatzen den egun bakarreko txirrindularitza amateurreko lasterketa bat da, mota horretako lasterketen artean munduko garrantzitsuenetakoa. Sabiñanigo udalerriko Peña Ciclista Edelweiss elkarteak antolatzen du, urtean behin, eta 8.000 bat txirrindulari amateurrek parte hartu ohi dute.

Lasterketa Sabiñanigo udalerrian hasi eta Espainia aldeko Somport (1632 m) eta Portalet (1794 m) mendateak iragaten ditu, aldiz, Frantzia aldeko Maria Blanca (1035 m) mendatea ere igarotzen du. Ibilbideak honako udalerri hauek iragaten ditu: Pardinilla, Guasa, Castiello de Jaca, Villanúa, Canfranc, Candanchú, Urdos, Bedous, Sarrance, Escot, Bilhères, Bielle, Gère-Bélesten, Laruns, Aigas Caudas, Artosta, Formigal, Escarrilla, El Pueyo de Jaca, Hoz de Tena, Biescas eta Senegüé.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]