Somport

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Somport
Puerto del Somport.jpg
Gailurra
Garaiera 1.632 metro
Koordenatuak 42° 47′ 45″ N, 0° 31′ 37″ W / 42.7959045°N,0.52689314°W / 42.7959045; -0.52689314Koordenatuak: 42° 47′ 45″ N, 0° 31′ 37″ W / 42.7959045°N,0.52689314°W / 42.7959045; -0.52689314
Geografia
Herrialdea  Espainia
Autonomia  Aragoi
Probintzia Huescako probintzia
Mendilerroa Pirinioak

Somport Espainiako Aragoi autonomia erkidegoan dagoen Pirinioetako mendate bat da, 1640 metroko garaieran kokatzen delarik. Bere izena latineko "summus portus" ("mendaterik garaiena") izendapenetik dator, izendapen honek Galia eta Hispaniaren arteko pasabideari aipamen egiten dio. Espainia aldeko Aragón ibarra eta Frantzia aldeko Aspe ibarraren arteko muga da.

Done Jakue Bidearen adar baten Pirinoetako pasabidea ere bada, bertatik Santiago de Compostelara 858 kilometro daudelarik, hortaz, Orreagatik iragaten den adar nagusia edo nafar bidea baino 100 kilometro inguru luzeagoa da. Mendate honen gainaldea erromesari eskainitako monumentu txiki bat ere badago, bertatik beherantz joan ezkero, Canfraceko nazioarteko tren geltokia dago. Bestalde, behealdean Santa Cristina Somportekoa ospitalea eta Candanchúko gazteluaren hondakinak ere ikus daitezke.

Mendatea bi tunelek iragaten dute: Canfraneroren trenbide tunelak eta Somporteko tunelak, azken honek bere 8.608 metro luzera eta 1200 metroko garaieraz mendatearen igoera saihesten du.

Mendatearen inguruan Candanchú, Astún eta Le Somport herriak kokatzen dira.