Quid non mortalia pectora coges, auri sacra fames

Wikipedia, Entziklopedia askea
Priamoren altxorra. Heinrich Schliemannek aurkitu zuen.

«Quid non mortalia pectora coges,/ auri sacra fames» latinezko esapidea da. Haren jatorria Virgilio idazle erromatarraren Eneidaren bertso batean dago.[1] Senekak beste modu honetan jaso zuen: «Quod non mortalia pectora coges, auri sacra fames». Euskaraz horrela esango luke: «Zertara daramazu bular hilkorretara, urrearen desio malapartatua?». Nolabait, urrearen desioak gizakiari edozein gauza egitera eramaten dio.

Virgilioren testuak Polidoro, Priamo eta Hekubaren semea, traziarren errege Polimestorrek hil zuela dio, bere gurasoek babesteko hari utzi ziotelarik; Polimestorrek Priamoren altxorra bereganatzeko asmoa zuen.

Bertsoak bizitzaren hauskortasuna eta zekenkeria uztartzen ditu. Hitz joko bat egiten du "sakratu" esanahiarekin, "sakratu" ez ezik "gaitzesgarri, malditxo" ere esan nahi baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eneida, 3. 56-57

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]